XXIV. Dantzari Ttiki Eguna larunbatean Beran

Viernes, 1 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:01h

bera- Urteroko hitzorduari hutsik egin gabe, Gure Txokoa Elkarteak Dantzari Ttiki Eguna antolatu du larunbat honetan. Aurtengoa XXIV. edizioa izanen da eta Gure Txokoako dantzariez gain, Legazpiko Korosti, Lezoko Murixka eta Lesakako Tantirumairu dantza taldeetakoak bilduko dira. 10.00etan harrera egin ondotik, 10.30ean herriko karrika eta auzoetan ibiliko dira dantzariak. 12.30ean Altzateko plazan jaialdia eginen dute eta eguraldi txarra eginez gero, Eztegara pilotalekuan bilduko dira. Arratsaldean, 16.00etatik 18.00etara Oharkabe taldearekin dantzaldia izanen da Altzateko plazan. Ez da asteburuko kultur hitzordu bakarra izanen. Izan ere, gaur, arratsaldeko 6etan Baztan-Bidasoko XXXI. bertsopaper lehiaketako sariak banatuko dituzte 18.00etan Kultur Etxean. - A.A.A.