XXV. Artisau eta Gasna Feria eginen dituzte Etxalarren

II. Ardi Zakur lehiaketa larunbatean eta gasna feria eta kantu bazkaria igandean

Viernes, 1 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Kortariko Bordako Julen Arburua, ferian.

Kortariko Bordako Julen Arburua, ferian. (Argazkia: DN)

Galería Noticia

Kortariko Bordako Julen Arburua, ferian.

etxalar- Asteburuan ospatuko den Etxalarko XXV. Gasna eta Artisau Feriarako dena prest dauka Altxata elkarteak. Larunbatean 16.30ean Etxalarko II. Ardi zakur lehiaketa eginen da Errotapareko belagian. 19.00etan Etxalarko dantzarien saioa frontoian. 22.00etan Herriko musikarien Jam Session Herriko Ostatuan.

Igandean 10.30etik 14.00etara eskulangileen erakusketa eta salmenta frontoian. Goizean ardien ile mozte erakustaldia. 10.00etatik 11.30era lehiaketako ardi gasnen harrera. Irabazleak 120 euro, bigarrenak 90 euro eta hirugarrenak 75 euro. Etxalarko gasnen artean lehenengoak 50 euro eskuratuko ditu. 12.30ean trikitilarien saioa. 13.30ean sari banaketa. 14.00etan kantu bazkaria Harkaitz Allur eta Maddalen Arzallusek girotua. Bazkarian gasna lehiaketara aurkezten diren gasnak dastatzeko aukera izanen da.

Eskola zaharretan eskulan ikastaroko lanak ikusgai egonen dira eta goizean Iriondoan baserriko lan tresnen erakusketa. - A.A.A.