Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketako sariak eman dituzte

Lehen Hezkuntzako ikasleek herriri buruzko 30 galderei erantzun behar izan diete

Sábado, 2 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Lehiaketako saridunak, Beti Gazte elkarteko kideekin.

Lehiaketako saridunak, Beti Gazte elkarteko kideekin. (Argazkia: Aitor Arotzena)

Galería Noticia

Lehiaketako saridunak, Beti Gazte elkarteko kideekin.

lesaka- Lesakako haurrek bere herria, ohiturak eta historia ezagutu ditzaten Beti Gazte elkarteak Udalaren laguntzarekin urtero antolatzen duen Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketako sariak banatu zituzten ortzegunean lkartearen egoitzan. Beti bezala, herriari buruzko 30 galderei erantzun behar izan diete parte hartu duten 39 neska-mutikoek.

A mailan (Lehen Hezkun-tzako 1. eta 2. Kurtsoko haurrak) lehen saria Ibai Criado Arruabarrenak eskuratu du, bigarren saria Kemen Garro Ordokik, hirugarrena Alain Etxepare Aiestaranek eta laugarrena Izaro Zelaieta Egiak.

B mailan (Lehen Hezkun-tzako 3. eta 4. kurtsoko neska-mutikoak), lehen saria Maddi Zubieta Eneterreagak eskuratu du, eta bera izan da maila guztietan erantzun gehien eman dituena, gainera (29,75 puntu). Bigarren saria Maddi Hoyos Iguzkiagirrek lortu du, hirugarrena Beñat Zelaieta Egiak eta laugarrena Beñat Criado Arruabarrenak.

C mailan (LHko 5. eta 6. mailakoak), azkenik, Aitor Galardi Txoperenak lortu du lehen saria, Ion Galardi Txoperenak bigarrena, Ibon Ruiz Sarasolak hirugarrena eta Naiara Ubiria Sunsundegik laugarrena.

Parte hartu dutenen artean motxila zozketatu zuten eta hau ere Naiara Ubiria Sunsundegiri egokitu zaio.

Herriko dendetan ikasketa materiala erosteko bonoak (40, 35, 30 eta 25 eurokoak) eta eskolako materiala lortu dituzte saridunek, eta 12 galdera edo gehiago erantzun duten guziek ere opariak izan dituzte.

Beti Gazte eguna gaur Asteburu bikaina prestatu du Beti Gaztek. Ortzeguneko sari banaketaren ondotik, atzo lerro dantza taldeak eta Elutxa txarangak kalejira egin zuten, gaur Beti Gazte elkartearen eguna ospatuko dute eta bihar margoketa azkarra lehiaketa eta argazki rallya izanen dute. - Aitor Arotzena