Julen Zelaietak irabazi du Bertsopaper lehiako sari nagusia

161 LAN AURKEZTU DITUZTE | Baztan-Bidasoaldeko 31. lehiaketara

Aitor Arotzena - Sábado, 2 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Bertsopaper lehiaketako saridunak atzo arratsaldean Berako Kultur Etxean.

Bertsopaper lehiaketako saridunak atzo arratsaldean Berako Kultur Etxean.

Galería Noticia

Bertsopaper lehiaketako saridunak atzo arratsaldean Berako Kultur Etxean.

BERA- Bortzirietako Bertso Eskolak eta Berako Kultur Batzordeak Bortzirietako Euskara Mankomunitatearekin batera antolatutako Baztan-Bidasoako XXXI. Bertsopaper lehiaketako sariak banatu zituzten atzo arratsaldean Berako Kultur Etxean. Guztira 161 lan entregatu dira.

A mailan, (10 urte arte), lehen saria Lesakako Xabier Garro Lasherasek lortu du Infernua lanarekin. Bigarren saria, Mikel Zozaia beratarrak eskuratu du Iniesta izeneko bertso-xortarengatik. Aipamen berezia Berako Axuri Zapiain Arlegik lortu du, Karabana lanarekin.

B mailan (11-14 urte), lehen saria Imanol Mesa Garmendia lesakarrak lortu du, Argia lanarekin. Bigarren saria, Berako Amaiur Goñi Elortzak eskuratu du, Hazi baten indarra lanarengatik eta Lesakako Lexuri Arotzena Portuk epaimahaiaren aipamena jaso du, Amona bertso-xortarengatik.

C mailan (15-18 urte) lehen saria Lesakako Ane Telletxea Igoak eskuratu du La manada izeneko bertso-xortarekin. Berako Ekhiñe Zapian Arlegik epaimahaiaren aipamena jaso du, Zer da bertsoa? lanarengatik. Aipatzekoa da Ekhiñe Zapiain izanen dela Nafarroako ordezkarietako bat (Leitzako Xabat Illarregirekin batera) ekainaren 2an jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko Bertso txapelketaren finalean.

D maila nagusian (18 urtetik goiti), lehen saria Berako Julen Zelaieta Iriartek eskuratu du Seme, besarka nazazu lanarekin eta bigarren saria Lesakako Eneko Fernandez Maritxalarrek, Justiziaren balantzak lanarekin.

Sari banaketaren aitzinetik, Berako Labiaga ikastolako eta Lesakako bertso eskoletako ttikienek, Martixio asmatzailea, Patxi Errementaria eta Goazen!bertso antzeztuak eskaini zituzten eta bapateko lehiaketa bat ere egin zuten. Bertan, Etxalarko Etxahun Azkarraga suertatu zen garaile (40 euroko bonoa) eta Berako Amaiur Goñi bigarren (30 euroko bonoa). Aipamenak izan ziren Lesakako Egoi Silveira Arrieta eta Berako Beñat Iparragirrerentzat. Ondotik, partehartzaileentzako berendua izan zen Beralandetan.