Zakurren txerto kanpaina laister abiatuko da

Sábado, 2 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:02h

BORTZIRIAK- Zakurren identifikazio eta errabiaren kontrako txerto kanpaina ekainaren 6tik 14ra eginen dute Bortzirietan. Lau hilabetetik goitiko zakur guziei errabiaren kontrako txertoa eta identifikazio-mikrotxipa paratu eta bi urtero txertoa berritu behar zaiela gogoratu behar da. Ekainaren 6 eta 7an, Berako Elektrobian izanen da (16.00-19.00);ekainaren 8an, Etxalarko Mataderoan (16.00-19.00);ekainaren 11n, Arantzako udaletxeko arkupetan (16.00-18.00);ekainaren 12an, Igantziko aparkalekuan (16.00-18.00) eta ekainaren 13an eta 14an, Lesakako suhiltzaileen parkean (16.30-18.30). - A.A.A.

Últimas Noticias Multimedia