Goierri Gorri lagunduko du Beasaingo Udalak

Udalbatzak erabaki du 7.000 euroko laguntza bideratzea futbol taldearentzat

M. Aranburu - Domingo, 3 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Goierri Gorri futbol taldeko partida bateko irudia.

Goierri Gorri futbol taldeko partida bateko irudia. (Argazkia: Javi Urola)

Galería Noticia

Goierri Gorri futbol taldeko partida bateko irudia.

beasain- Aste honetan ospatu da Beasaingo Udalbatza eta bertan hartutako erabaki nagusien artean dago Goierri Gorri emakumezkoen futbol klubari izendun diru-laguntza emateko erabakia. Aukera berdintasunean oinarrituta, kreditu aldaketen atalean trasnferentzia hori egitea da. Gauzak horrela, Berdintasun sailetik bideratuko den diru laguntza izango da baina kasu honetan izenduna izango dela azaldu zuten Goierri Gorri futbol taldeari zuzenean zuzendua izango delako. Orotara 7.000 euro izango dira neskei kirolean eta kasu honetan futbolean jarduteko gizonezkoek duten aukeren pare jarri daitezen. Goierri Gorri taldean eskualdeko hainbat herritako emakumek jokatzen dute.

Beste puntuetako bat kargu aldaketa izan da. Arantxa Zufiaurre Goikoetxea izango da Udal gobernu taldeko EAJko zinegotzi berria. Udalbatzak burututako Osoko bilkuran zin egin zion bere karguari eta honela martxoan bere kargua utzi zuen Edorta Diaz del Rio ordezkatuko du. Edortak orduan, lan arrazoiak medio bere kargua utzi behar izan zuen. Arantxa Zufiaurrerekin Beasaingo Udal gobernu taldea sei emakumezkoekin eta hiru gizonezkoekin osatuta geratzen da.

Horrez gain, datorren ikasturterako Musika Eskola eta Euskaltegiko tasei hasierako onespena ematea erabaki zuten Plenoan eta honela urteko KPIa igotzea onartu zen. Bestalde, Udalak dituen ondasunen inbentarioren eguneratzea, Igartza Monumentu Multzoa erabiltzeko araudia bertan behera uzteko proposamen onartu zen bere kudeaketa esleitzeko argitaratutako pleguetan barneratu direlako, eta Pirinioetako burdinaren bidea elkartearen Beasaingo ordezkaria Xabier Matarranz izendatzeko erabakiak ere aurrera atera zen.

eh bilduko zinegotzi berriaBestalde, Beasaingo EH Bilduk azaldu duenez, Garbiñe Zurutuza zinego-tziak bere kargua uztea erabaki du eta haren lekua Mikel Olanok hartuko du. “Hiru urte igaro dira azkeneko udal-taldea osatu zenetik. Urte gogorrak izan dira, gobernua gehiengo osoz osatua denez ez baitugu izan parte hartzeko aukerarik eta, gure hitza errespetatuko zela behin eta berriz entzun arren, gainetik igaro baitzaizkigu”, azaldu dute ohar bidez. Gainera, Zurutuzak osasun arazoak ere badituela azaldu dute eta hala hartu duela erabaki hori. Oraindik aldaketa hau ez da ofizialki pasa Plenotik baina EH Bilduk dagoeneko jakinarazi du erabakia.