Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Bidaia bat Garesen barna

Martes, 5 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:01h

gares- Herria gaia ikastean 3. mailakoek bisita bat izan zuten alkatearekin. Gurutze elizan hasi, Kale Nagusitik zubiraino jarraituz. Etxeetako armarriak abizena esan nahi dutela, etxeak elkarturik harresia osatzen zutela, dorreak defentsarako zirela eta herria urez inguratua zegoela ikasi zuten. Etxeetan aldabak zeudela eta Robo ibaia Paseoan zegoela esan zien. Kaleen lehengo izenak ezagutu zituzten. Eliza baten atea Iruñeko museora eraman zutela eta zubia XI. mendean egin zutela jakin zuten. Zubian zuloak daude lehen egurrak ziren tokian babesteko ateak zeuden, 09:00etan ixten zirenak. Hau jakitean izugarri harritu ziren ikasleak. Ikasgelara itzulita alde zaharreko maketa eraiki zuten birziklatzeko materiala aprobetxatuz. Proiektu hau Javier Armendariz historialariaren babesean egon da eta Pablo Semenok bideoa osatu du.