Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Matematiketatik artera

lehenengo mailako ikasleek denda bat sortu zuten, matematikaren arloan diruaren erabileran murgiltzeko

Testua eta argazkia Gareseko Ikastetxe Publikoa - Martes, 5 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Lehenengo mailako ikasleak Miquel Cazaña margolariarekin batera koadroak egiten.

Lehenengo mailako ikasleak Miquel Cazaña margolariarekin batera koadroak egiten.

Galería Noticia

Lehenengo mailako ikasleak Miquel Cazaña margolariarekin batera koadroak egiten.

etxeko berriak

Gure eskolako lehenengo mailako ikasleek, matematika arloan diruaren erabileran murgiltzeko, denda bat sortzea erabaki zuten. Haien helburua, maiatzeko arratsalde batean familiak eta lagunak gonbidatzea eta egindako eskulan ezberdinak saltzea zen. Hori dela eta, eskulan ezberdinak sortzen egoteaz gain, buru-belarri aritu dira txanponen baliokidetasuna lan-tzen, moneta sistema aztertzen, dirua deskonposatzen, erosle eta saltzailearen arteko diru truke simulazioak egiten, etab.

Honen guztiaren helburua (irakasleen partetik) matematika egunerokotasunera hurbiltzea izan da, ikaskuntza esanguratsu baten bitartez.

Esan bezala, proiektu honetan, ondoren dendan saltzeko eskulan ezberdinak egin zituzten, esate baterako, lorontziak, pintzak, orriak markatzeko tresnak, maskarak, koadroak... egitea erabaki zuten.

Dendan saltzeko eskulan desberdinak egin zituzten: lorontziak, pintzak, maskarak, orriak markatzeko tresnak...

Koadroak egiteko eta margogin-tzan pixkat jantziak egoteko, Garesko Binkulo etxean areto nagusian Miquel Cazaña margolari trebeak egindako koadro erakusketa ikustera joan ziren. Miquel Cazaña Iruñean bizi baina berez Bartzelonakoa da. Artistak oso gustora azaldu zien berak egindako koadroak gure ikasleei eta hauek liluratuta galdera asko egin zizkioten. Koadro erakusketak “Bideak” du izena eta ekainaren 3a arte egonen da erakusgarri.

Teoria eta praktika uztartzeko txangoa egin eta hurrengo astean, Miquel Cazaña gure eskolara etorri zen bisitan. Bertan ikasleei beraien koadroak egiteko orientabide batzuk eman zizkien. Oso margolari trebea denez, berak ekarritako lorontzi eta bi loreei begira, ziztu bizian eta ederki asko artelan polita egin zuen. Ikasleak aho zabalik geratu ziren. Ondoren ikasleek beren kabuz koadro txiki bana margotzeari ekin zioten, pintzela eskuan eta tenpera margoekin artelan bikainak egin zituzten.

Denda jartzeko eguna iritsi zen, eta arratsalde goxua eman zuten familia eta lagunen artean egindako eskulan guztiak saltzen. Diru truke arina izan zuten, arrakasta handia izan baitzituzten beraien artelanak.

Gure txikiak, denda bat sortzearen bidez, gehiketak, kenketak, baliokidetasunak etab.eko edukiak bereganatu dituzte erabilera eta zentzua emanez beren ikaskuntzari.

Aldi berean artearekin gozatu dute eta haien sentimenduak beren artelanetan plasmatu dituzte. Primeran pasa dute!