Berako Socorro Almandozek irabazi du Etxalarko XXVI. gasna lehiaketa

Hamabi gasna aurkeztu ziren eta herrikoen artean, Urtsua eta Behekozubikoak izan ziren onenak

Aitor Arotzena erran.eus - Miércoles, 6 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Gasna lehiaketako saridunak. Erdi-erdian, Socorro Almandoz irabazlea.

Gasna lehiaketako saridunak. Erdi-erdian, Socorro Almandoz irabazlea. (ERRAN.EUS)

Galería Noticia

Gasna lehiaketako saridunak. Erdi-erdian, Socorro Almandoz irabazlea.

etxalar- Altxata elkarteak hogeita seigarren aldiz antolatutako Etxalarko Gasna Feria ospatu da asteburu honetan. Larunbatean, ar-tzain zakur lehiaketaren bigarren edizioa egin zen eta igandean, gasna lehiaketa. Berako Sokorro Almandozenak irabazi zuen. Bertze hainbat ekitaldi ere izan ziren.

Larunbat arratsaldean Etxalarko II. Artzain zakur lehiaketa egin zen errota pareko zelaian. Ardi artaldeak Olazarretik eta Lekuedertik ekarri ziren eta eskerrak ematen dira bi baserri hauei. Lau zakurrek parte hartu zuten lehiaketan: Landaburuko bordako Xarpa, Bordaxuriko Kea, Axularko Ttiki eta Kortariko Peio. Zakurrek bi proba egin behar izan zituzten;lehenengoa zakurra epaimahaiak errandako banderinaren ondora eraman eta bertan jarriarazi, segidan artaldea ar-tzainaren ondora ekartzea eta gero ardi guztiak hasi tartetik pasatzea. Bigarren proba berriz, kortxelera ardi guziak sartu eta ateratzea. Lan hauek epaitzen 3 epaile aritu ziren: Xanti Elizagoien, Jon Azkarraga eta Joseba Danboriena. Zakur guziak lan bikaina egin zuten eta denak izan ziren sarituak. Guztiek pentsu zaku bana eta makila eraman zuten. Txapeldunak, Keak txapela, bigarrenak Peiok bi botila ardo, hirugarrenak Ttikik bi botila ardo eta laugarrenak Xarpak tarta bat. Herriko dantzariek saioa eskaini zuten frontoian eta musikariekJam Session Herriko Ostatuan.

12 gasna lehiaketan Igandean goizetik jende aunitz ibili zen herrian artisauen erakusketa ikusten, eguraldi bikaina lagun. XXVI. Altxata gasna lehiaketara hamabi gasna aurkeztu ziren. Lehenengo saria 120 euro eta trofeoa Berako Garmendiko bordako Socorro Almandozek irabazi zuen. Bigarren saria Orabideko Salaberriko bordako Pello Pegneguyrentzat izan zen;90 euro eta trofeoa. Hirugarren saria ere Orabideara joan zen, Kortariko bordara, eta Julen Arburuak jaso zuen 75 euro eta lore sorta. Etxalarkoen artean lehenengo saria Jorge Arizaletarentzat izan zen, 50 euro eta trofeoa (Urtsua baserria) eta bigarren saria 30 euro eta lore sorta Behekozubira joan zen, Juanamari Arburuarentzat. Bestak ilunabarrerarte iraun zuen, 120 lagun inguruk herri bazkarian kantuz giro ederrean gozatu zuten, Harkaitz Allur eta Maddalen Arzallusekin.

Lehiaketara aurkeztu ziren gasnen erdiak zozketatu egin ziren. Oraindik lau gasna erdiren sarituak ez dira azaldu. Hauek dira zenbakiak: 4261, 4682 eta 4685 eta 4700. Zenbaki hauetakoren bat duena Altxata elkartearekin harremanetan jarri dadila altxata@gmail.com edo 697 397 567 telefonoan.

Herriko trikitilariak ere aritu ziren eta eskola zaharretan eskulan ikastaroko lanak ikusgai egon ziren eta goizean Iriondoan baserriko lan tresnen erakusketa.