Lesakako XIV. Mendi Itzulia igandean

Bi ibilbide aukeran jarri ditu Beti Gaztek: 32 eta 23,7 kilometrokoak

Miércoles, 6 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:02h

lesaka- Lesakako Mendi Itzulia hamalaugarren urtez antolatu du Beti Gazte elkarteak, Udalaren eta Mendi eta eskalada Kirolen Nafarroako Federazioaren laguntzaz. Igande goizeko 7.00etatik 7.30era abiatuko dira mendizaleak eta bi ibilbide izanen dituzte aukeran: laburrena, 23,7 kilometro luze eta 1.125 metroko desnibela duena eta luzeena, 32 kilometro luze eta 1.850 metro desnibela duena. Biak plazan hasi eta bukatuko dira.

Izen ematea www.mendizmendi.com webgunean egin daiteke, baina larunbatean ere apuntatzeko aukera izanen da Beti Gazte elkartearen egoitzan, 17.00etatik 20.00etara. - A.A.A.