Ur biltegi berria eginen dute Usategietan

268.185,39 EUROKO AURREKONTUARI AURRE EGITEKO DIRULAGUNTZA JASOKO DU | Udalak

Miércoles, 6 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:02h

BERA- Udalak 2017-2019 azpiegitura planean sartutako proiektuetako batzuk hasi dira diru-laguntza jasotzen. Hauetako bat Usategietan ur-depositu bat egiteko proiektua da. Denera 268.185,39 euroko (BEZik gabe) aurrekontua du lanak eta Iasolatik heldu den ura bilduko da biltegian, alde batetik Ibardinera eramateko eta bertzetik Eltzaurdia auzoan barrena Kaxernako biltegira. 150 metro kubiko inguru izanen ditu biltegiak eta Eltzaurdia auzoa zeharkatzen duen uraren hodia ere berrituko da.

Eltzaurdia auzoko uraren kalitatea hobetuko da eta etorkizunean Ibardinera herritik ura eramateko ere balioko du bertan ura ponpatzeko instalazioak paratuz. - A.A.A.