Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Iruñea, Bilbo, Donostia eta Gasteiz, Euskaraldian blai

Lau hiriburuetako alkateek atzo agertu zuten agitasmoarekiko atxikimendu aktiboa

Arantxa Lopetegi Gorka Estrada - Jueves, 7 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Joseba Asiron, Gorka Urtaran, Juan Mari Aburto eta Eneko Goia, atzo Donostiako Miramar jauregian.

Joseba Asiron, Gorka Urtaran, Juan Mari Aburto eta Eneko Goia, atzo Donostiako Miramar jauregian.

Galería Noticia

Joseba Asiron, Gorka Urtaran, Juan Mari Aburto eta Eneko Goia, atzo Donostiako Miramar jauregian.

“Euskara Iruñearen parte izan da bere sorreratik eta XXI. mendeak itxaropentsu begiratzen dio euskararen etorkizunari Iruñean”. Hitz hauekin nabarmen utzi zuen Joseba Asironek Iruñeako Udalak Euskaraldiaren alde egiten ari den apostuaren funtsa. “Udalak hiriaren bi hizkuntza ofizialen elkarbizitza osasun- tsua bermatzeko neurriak hartzen ari da”, ziurtatau zuen Asironek, zeinek Iruñeak euskararen historian izan duen garran-tziaz aritu zen behin eta berriro artzokoan Donostian.

donostia- Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Iruñeko alkateek atzo publikoki egin zuten bat Euskaraldia egitasmoarekin, zeinean Euskal Herriko populazio gehiena duten udalerriek hartuko dute parte, besteak beste lau hiriburuek.

Eneko Goiak, Juan Mari Aburtok, Gorka Urtaranek eta Joseba Asironek azpimarratu zuten hiriburuek euskararen sustapenean duten garrantzia. Haien esanetan “hiriburuak gune eroso eta abegikorrak izan behar dute euskararen erabilera bultzatzeko bidean”.

Bide horretan Euskaraldia bezelako ekimenak ezin bestekoak direla ziurtatu zuten lau alkateek eta abian jartzeko falta diren bost hilabete hauetan arrakastatsua izan dadin eskura dituzten baliabide guztiak erabiliko dituztela adierazi zuten.

350 udalerri hartuko dute parte egitasmo honetan eta irailan irekiko da herritarrentzat izena emateko epea. Bitartean, herrietan hainbat lan talde osatu dira ahobizieta belarripresten arteko harremana arrakastatsua izan dadin.

Atzo Donostiako Miramar jauregian egin zen ekitaldian Eusko jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Bingen Zupiria;Hizkuntza Politikako sailburuordea, Miren Dobaran eta Euskaltzaleen Topaguneko presidentea, Elena Laka izan zituzten lagun lau alkateek.

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte izango da abian Euskaraldia. Bere koordinatzaileak, Arrate Illarok, adierazi zuenez helburua 11 egunez euskara era aktiboagoan erabiltzea litzateke eta “ 12. egunetik aurrera” eragina mantetzea.

Alde handia izan da euskararen ezagueran Gasteizen azkeneko urteetan eta egoera honen lekukotza eman zuen atzokoan hiriko alkateak, Gorka Urtaranek. Urtaranek gogorazi zuenez 1981an euskaldunen ehunekoa hirian %3koa zen eta 2016an %27ra iritsi zen. Erronka nagusia, Gasteizi dagokionez, “euskara kalean erabiltzea da” . “Euskara babesteko eta maitatzeko egin dezakegun gauzarik onena erabiltzea da”, azpimarratu zuen. “Gasteizen hori egiten ari gara eremu publiko eta pribatuan ere”, amaitu zuen.

“Bilbon buru belarri ari gara euskara sustatzeko planak bultzatzeko”, azpimarratu zuen hiriko alkateak, Juan Mari Aburtok. Bide horretan hiru lirateke helburu estrategiko nagusiak: “Euskararen transmisioa, erabilera soziala eta hizkun- tzaren kalitatea”. “Leku guztietan lehenengo hitza euskaraz egin behar dugu”. Hau izan zen Aburtok adierazi zuen nahia. Bilboko alkatearen ustetan, “euskarak esparru guztiak irabazi behar ditu”. “Bilbok euskara behar du, eta euskarak Bilbo behar du”, esan zuen Aburtok bukatzeko.

Donostiako alkateak bere “poza” adierazi zuen euskarak berriro lau alkateak batu zituelako. “Donostia Euskararen Hiria da, aspaldi eman zitzaion izendapen hori eta berresteko moduan gaude”, esan zuen Goiak. Gipuzkoako hiriburuan euskararen ezaguera bermatuta dagoen unean erronka erabileran dagoela nabarmendu zuen Goiak. Egun, Donostiako populazioaren %46 euskalduna da baina lan egiterik ba dago hizkuntza “esparru guztietara eramateko, bizitzaren harreman-sare guztietara”.