Basauri Koralak kontzertua emanen du Donezteben

Mendi abesbatzak antolatutako saioa larunbatean 20.00etan hasiko da

Jueves, 7 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Basauri Koral Elkartea.

Basauri Koral Elkartea. (D.N)

Galería Noticia

Basauri Koral Elkartea.

doneztebe- Basauri Koral Elkartearen kontzertua hartuko du elizak larunbat arratsaldeko 8etan. Abesbatza honek ibilbide luzea du musika munduan, hainbat kontzertu eskaini baititu munduan zehar, tartean hainbat musikal prestatu dituelarik. Egun José Ángel Robles Martinez da bere zuzendaria.

Kontzertuaren egitarau anitza izanen da, tankera eta leku ezberdineko hainbat doinu abestuko baituzte, baina batez ere erritmo bizi eta alaiko obrak bilduko ditu: Agurra ((JL Ansorenaren armonizazioarekin), Ubi Caritas(Ola Gjeilo), Aetas Carmen melodiae (Albert Alcaraz), Swing the prelud(Charpentier), Tómame o déjame (Juan Carlos Calderón, Ion Ugarrizaren egokitzapenarekin), El vendedor (Juan Carlos Calderón), Txoria Txori(Mikel Laboa), Yoru No Uta (Nobunao Saaki), Lua lua lua lua (Caetano Veloso), Bullerenge (Jorge Artel-en letra eta Jose A. Rincónen musika), Heaven is a wonderfull place (gospel) eta Amen, “This Little Light of mine” (gospel).

Doneztebeko Mendi Abesbatzak antolatu du kontzertua, eta azkeneko kanta, Jose Uruñuelaren Maitia nun zira elkarrekin eskainiko dute bi taldeek. - A.A.A.