a los 77 años de edad en baiona

Manex Pagola kantu egile landibartarra zendu da 77 urte zituela

Pantxoa eta Peio bioketak ospetsu egin zuen ‘Azken dantza hau’ konposatu zuen

Frank Dolosor / Iban Aguinaga - Viernes, 8 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Manex Pagola.

Manex Pagola.

Galería Noticia

Manex Pagola.

Baiona- Manex Pagola kantari eta kantu egile landibartarra zendu zen atzo 77 urte zituela. Urtxintxak, Kanta Aberria eta Peio eta Pantxoa bikoteak biziki ospetsu bilakatu zuen Azken dantza hau asmatu zituen, besteak beste. Pagolak ida-tzi zituen abesti gehienen bilduma plazaratu zuen Elkar argitaletxeak duela bi urte eta bertan ikus liteke behe nafarraren uzta oparoa. Gaur egun ere hamarnaka artistek kantatzen dituzte Pagolaren olerkiak. Bere ustez “kantua hatsa bezala da, kantuarekin laguntzen baita beste sorkuntza frango”.

Pagola langile nekaezina izan da azken hamarkadetan eta gisa horretan parte hartu zuen Seaskaren ikastolen eta Iparraldeko euskarazko irratien sorreran. Eusko Alkartasuna alderdiaren kide lehiala izan zen ere hasieratik. Baionako euskal museoaren zuzendari ohiak ehunka artikulu idatzi izan ditu Herria, Enbata eta Jakin aldizkarietan. 2014ean Sarako idazleen biltzarrak saritu zuen eta duela gutxi ohorezko euskaltzain izendatu zuten.

Manex Pagolaren heriotzak samina piztu zuen atzo euskal artista askorengan. Pantxoa Carrère abeslariak dio ez duela behin ere kantaldirik eskaini Pagolaren abestirik eman gabe. Gaztarotik lagun minak zirenez askotan ikusten zuten elkar orain ere. Carrèren arabera Pagolaren itzala handia da, gaur ere, jai eta taberna guztietan kantatzen baitira harek asmatutako kantak.

Azken urteetan gaixorik egon arren beti oso baikor zegoela eta bizitzeko gogoarekin agertzen zela azpi marratzen du Pantxoa Carrèrek. Manex Pagolari azken agurra eginen zaio astelehenean 15:00, Urketan, Lapurdin.