Barrera bat bi ekosistemen artean

Natur Parkea Gero eta bisitari gehiago biltzen dituen Nafarroako gune hau, eremu atlantikoa eta mediterraniarra bereizten dituena, babestua dago gaur egun

Viernes, 8 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Natur gune hau ikusgarria da udaberrian.

Natur gune hau ikusgarria da udaberrian.

Galería Noticia

Natur gune hau ikusgarria da udaberrian.Urbasan, berde kolorea nagusitzen da.

Diario de Noticias

Duela milioika urte, Zunbeltz edo Lizarraga izeneko ordoki handiaren erliebea aldatu zen betiko. Hondoratze tektoniko handia gertatu ondoren, Urbasa eta Andia mendi ospetsuen arteko korridore handia ireki zen. Nafarroa atlantikoaren eta mediterraneoaren artean, parke natural zabala eratzen dute biek, Foru Komunitateko mendebaldean.

Larreak eta pagadi usuak tarteka ageri dira natura-gune babestu horretako paisaia eder-ederrean. Hegoaldeko ertzak goitik behera erortzen dira bat-batean Ameskoa gainean. Toki horretan, naturak behatoki ikusgarria sortu du Urederraren iturburuko zirkuaren gainean.

Informazio zentroetan natur parkeari buruzko informazioa bildu ahalko duzu: aisia eremuak, informazio guneak, bertako flora eta fauna, eta baso eta haitz ederren barnean bideratuko zaituzten zidor seinaleztatuak. Ehiztari, artzain, egurgile eta ikazkinek mendeetan izan duten bizimoduaren oihartzunek zipriztintzen dituzte paisaiak. Urbasako eremu megalitikoan ez dago batere seinalerik, beraz, zail samarra da han barna ibiltzea.

Nafarroako mendebaldean kokaturik, Urbasa eta Andia mendiek osatzen dute Urbasa-Andiako Natur Parkea. Andia mendia zeharkaturik, NA-120 errepideak Etxarri-Aranatz eta Lizarra lotzen ditu. 20. kilometroan, errepidetik metro batzuetara, erromatarren galtzada dago, garai batean Egaibar eta Arakil ibarra lotzen zituen lekukoa, mila urtetik gora dituena. Mendiak parkeko bazter ikusgarrienetariko bat eskaintzen dio bisitariari: Irantzuko monasterioa.

Lurralde osoaren %70 pagadi ikusgarriz betea dago, hagin, ipuru eta pinuekin batera.