Gazte parlamentua, iraila arte itxita

Esperientzia aitzindaria Ganbera Foralaren eta Gazte Kontseiluaren arteko hitzarmen baten ondorioz sortu zen, 2017an, Nafarroako gazteen parte-hartzea helburu duen organo hau.

Viernes, 8 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Paloma Lorenzo, Gazte Parlamentua sortzeko lehenengo saioan.

Paloma Lorenzo, Gazte Parlamentua sortzeko lehenengo saioan.

Galería Noticia

Paloma Lorenzo, Gazte Parlamentua sortzeko lehenengo saioan.Gazte bat, Motorhead taldearen kamisetarekin, Gazte Parlamentuko saio batean.Nafarroako Gazte Parlamentuaren saioa.Gazte Parlamentua sortzea ahalbidetu zuen hitzarmenaren sinadura eguna.Paloma Lorenzo, Gazte Parlamentuko lehendakaria.Gazte Parlamentuko mahaiko kideak, Nafarroako Parlamentuko lehendakariarekin batera. d.n.
  • Flecha Ver anterior
  • Flecha Ver siguiente

Beste lurraldetan ere, Gazte Parlamentu bat sortzeko lanean hasi dira dagoeneko Ikasturte berriarekin batera berritzen da organo hau, hauteskunde bidez

Diario de Noticias

Lege Ganbera foraleko osoko bilkuren aretoan, Nafarroako Gazteen Parlamentuko ordezkariak bildu ziren joan zen maiatzaren 18an, denboraldi honetako azken osoko saioa ospatzeko. 2017ko azaroan hasi ziren saio hauek, eta hilabetero ospatu dira ordutik. Gazte Kontseiluaren baitan dagoen talde honetako lehenengo eta azkeneko saioak izan dira Parlamentuaren hemizikloan ospatu direnak.

Ainhoa Aznarez Igarza Nafarroako Parlamentuko lehendakaria izan zen aretoan bildu ziren gazteei ongi etorria ematearen arduradun. Aurretik, Aznarezek Gazteen Parlamentuko Mahaiko kideekin biltzeko tartea izan zuen, eta bilera honetan ospatutako saioen ondorio nagusiak azaldu zizkioten gazteek. Saioetan, izan ere, eztabaidatzeko eta hausnartzeko tarte zabala izan dute.

Bilera honetan, Paloma López lehendakaria, Javier Robledo lehendakari ordea, Alejandro López lehendakari ordea eta José Miguel Garrido Nafarroako Gazte Kontseiluaren lehendakaria bildu ziren. Etorkizunera begira gazteen parlamentuak dituen erronken berri eman zioten Aznarezi: berdintasuna landu, martxoaren 8an kalera atera ziren emakumneen aldarrikapenak bildu, parte-hartzea sustatu, aniztasuna bermatu eta Gazteen Parlamentu berria eratzeko iraileko hauteskundeak antolatu. Aznarezek, bere aldetik, proiektu berri-tzaile batean daudela gogoratu zien, eta beste lurraldetan parte-hartze eredu honi kasu egiten ari diotela ere iragarri zien. “Valentzian, adibidez, Gazteen Parlamentu bat sor-tzeko lanean ari dira”.

Nafarroako Gazteen Parlamentua, Foru Ganberaren eta Gazte Kontseiluaren arteko elkarlan hitzarmen baten ondorioz sortu zen. 2017an sortu eta bost hilabetetara ospatu ziren lehenengo hauteskundeak eta aurkeztu ziren 34 gazteen artean osatu zen 30 lekuko erakundea. Nafarroako Gazte Parlamentua (PJN-NGP), Nafarroako gazteriari zuzendutako parte-hartze eremu bat bezala sortu da. 14 eta 30 urte arteko gazteak biltzen ditu eta helburua hausnarketa eta eztabaida gunea izatea da. Organo hau ikasturte bakoitzean berrituko da, Nafarroako gazteek euren proposamenak egin, adostasunetara iritsi eta Nafarroako Parlamentura bideratzeko funtzioarekin.

etiquetas: nafarroa, parlamentua

Últimas Noticias Multimedia