azpimarratzeko

Hezkuntza eta kirola eskutik doazenean

Programa Bigarren Hezkuntzako 3 eta 4 mailako 2000 ikasle inguru parte hartzen ari dira Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak sustatzen duen programan.

Viernes, 8 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Rubén Goñi Iruñeko San Cernin ikastetxeko ikasle-taldearekin.utzitakoa

Rubén Goñi Iruñeko San Cernin ikastetxeko ikasle-taldearekin.utzitakoa

Galería Noticia

Rubén Goñi Iruñeko San Cernin ikastetxeko ikasle-taldearekin.utzitakoa

2000 ikasle inguru, haien ikastetxeetako irakasleekin batera, parte hartzen ari dira ikasturte honetan Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak bultzatutako hezkuntza eta kirol proiektuan. Jarduerak DBHko 3. eta 4. mailako ikasleentzat dira. Kanpaina honetan, hezkuntza bereziko zentroek ere hartzen dute parte;hots, desgaitasun fisikoak, psikikoak eta sentsorialak dituzten ikasleak hartzen dituztenek.

NKGIko zuzendari kudeatzailea den Rubén Goñik otsailaren 28az geroztik garatzen ari den programa bisitatu zuen berriki, izan ere, programa ekainaren 13an amaituko da Baztango haranean eta Bertizaranan.

Baina, nola funtzionatzen du? Programa hiru egunetan garatzen da, eta parte-hartzaileek naturarekin zuzeneko harremana duten jardueretan parte hartzen dute;hala nola, piragua, rafting, hidrospeed, arborismoa, tirolinak, ferrata bidea edo kanoien jaitsiera. Aldi berean, ingurumenaren gaineko sentsibilizazioa eta ingurunearen ezagutza bezalako alderdiak lan-tzen dituzte.

Hezkuntza eta kirol mailako programa erreferentziazko jardueretariko bat da Nafarroan DBHko bigarren zikloa ematen duten ikastetxeentzat. Programaren helburua da naturan jarduerak egitea bultzatzea, parte-hartzaileen gaitasun fisikoak eta eragileak hobetuaz, bizitzeko ohitura osasungarriak finkatzearekin batera. Halaber, balioak garatzen dira: adiskidetasuna, gainditzea, inklusioa, errespetua eta genero-berdintasuna, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren bidez bultzatzen duen Kiroleko Balioen Planarekin bat eginaz.

Gainera, programari esker, Baztango eta Bertizaranako historia, kultura eta ohiturak ez ezik, leku enblematikoenak nahiz inguruneko geologia, flora eta fauna ere ezagutu daitezke, ondare naturalaren eta kulturalaren errespetua eta zaintza sustatuaz.

Euskarazko txandetan, euskararen erabilera ere lantzen da, programan parte hartzen duten ikasleak hizkuntza horretan murgiltzea ahalbidetuz;izan ere, eremu horretan euskaraz hitz egin ohi dute haurrek zein pertsona helduek.

NGKIren helburua, ikasleek, eskola-ordutegian zein kanpo, hezkun-tza eta jolasa ardatz duten jarduera fisikoak egitera bultzatzea da helburu nagusia.

proiektu berriak

Emakume kirolarien jarduna zabaltzen.NKGIk “Emakumea eta Kirola” Plana martxan jarri du eta sei jardunbide ditu. Haien artean, kirol arloan emakumearen papera agerian jartzearena dago. Horretarako, “Neska Kirolari Nafarrak” izena duen buletin digitala aurkeztu dute. Buletin honen bitartez saiatuko da kirol arloan aritzen diren emakumeen lana agerian jartzen, eta neska kirolari nafarren difusioa eta arrakastak hobetzen.

Últimas Noticias Multimedia