Ibilbide desberdinak, natur parkea ezagutzeko

Viernes, 8 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Artzainen ibilbidean aurkitu daiteken parajeetako bat.

Artzainen ibilbidean aurkitu daiteken parajeetako bat.

Galería Noticia

Artzainen ibilbidean aurkitu daiteken parajeetako bat.

Olazti eta Lizarra lotzen dituen NA-718 errepidea hartzen baduzu, mendia alderik alde gurutzatuko duzu. Baina, aukera izanen duzu ibilgailua hainbat tokitan uzteko. Iparraldeko sarreran gomendagarria da Informazio Zentroa bisitatzea. Parke Naturalak paisaiari, ekologiari eta kulturari begira dituen balioei buruzko xehetasunak emanen dizkizu. Hegoaldean, “Seberinoren borda” dago. Interpretaziorako eremua da gaur egun, eta artzainen bizimodua ekartzen digu gogora. Ar-tzainak bizi eta azienda gordetzeko etxolari esaten zaio boirda. Borda horretan, gainera, ikaztobi bat egin da.

Ibiltzea gustuko baduzu, badira hainbat aukera:

Iturrien ibilbidea bidexka zirkularra da. Seberinoren bordatik abiatu eta 4,5 kilometro ditu. Desnibela apala da, bazterrak zoragarriak eta badira hainbat iturri.

Artzainen ibilbidea. 7,6 kilometro ditu. Bidexka erraza da eta Urbasako baso eta arrasoak zeharkatzen ditu, abeltzaintza erabilerak ikusteko. Informazio Zentroan hasi eta Seberinoren bordan bukatzen da.

Mendizaleen ibilbideak3,8 kilometro ditu. Mendiaren iparraldeko amilbururik gorenera iritsiko gara -1.113 metrotan-. Zailtasun ertaineko bidea da, Informazio Zentrotik abiatu eta gatzaren bide zaharrari jarraikitzen zaio. Lehenago, bide hori erabiltzen zuten hurbil dagoen Jaitz herritik gatza garraiatzeko.

Dulantz eta Irantzuko arroila(Andía). Erraketa itxurako zidorra da, 18,6 kilometrokoa. Irantzuko monasteriotik hurbil atera eta lehen ibaiaren ibilbideari jarrai-tzen dio, baso itxietan barna Dulantz tontorreraino igotzeko.