azpimarratzeko

Musikaren historia bizia

Saria Hasieratik nazioarteko proiekzio nabarmena izan duen taldeak 2018ko Vianako Printzea saria jaso du, 72 urteko ibilbidearen onarpen gisa.

Viernes, 8 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:01h

David Gálvez eta Anne Miren Troyas, Iruñeko Ganbera Abesbatzaren lehendakaria eta zuzendaria, sariarekin.

David Gálvez eta Anne Miren Troyas, Iruñeko Ganbera Abesbatzaren lehendakaria eta zuzendaria, sariarekin.

Galería Noticia

David Gálvez eta Anne Miren Troyas, Iruñeko Ganbera Abesbatzaren lehendakaria eta zuzendaria, sariarekin.

Diario de Noticias

Nafarroako Kultura Kontseiluaren proposamenez, Iruñeko Ganbera Abesbatzak jaso du Kulturako 2018ko Vianako Printzea Saria.

Kontseiluak Iruñeko Ganbera Abesbatzaren 72 urteko lan jarraitua eta Nafarroak kultura arloko potentzia gisa duen irudia atzerrian zabalduz herritarren alde hartutako konpromisoa nabarmendu ditu. Oso balorazio positiboa egin du, hasiera-hasieratik nazioarteko proiekzio nabarmena izan duen Abesbatza honek 27ko belaunaldiaz geroko konpositore abangoardistei lekua emateko egindako ahaleginaz. Azkenik, nafar musikarien alde hartutako konpromisoa nabarmendu du, ahotsa eta hedapena eman baitie Nafarroan barnean zein nazioartean.

Iruñeko Ganbera Abesbatza 1946an sortu zen, eta hasiera-hasieratik, bere garaiko konpositoreei lotuta jardun du. Taldeak ospe handiko musikagileak izan ditu bidelagun;hala nola, S Arturo Dúo Vital, Fernando Remacha, Salvador Bacarisse, Joaquín Rodrigo, Eduardo Grau, Julián Bautista eta Óscar Esplà.

Abesbatzarraren sorreraz, Estatuko musika munduan zegoen hutsunea estali zen, baina horrekin batera, haren presentzia ohikoa bihurtu zen Europako agertoki nagusietan, eta hasierako urteetatik, jaialdirik ezagunenetan parte hartzera gonbidatu zuten. Horrela, soinuari ematen zion tratamenduari, kalitateari eta Luis Morondo lehenengo zuzendariaren ausardiari esker, nazioarteko ganbera talderik garrantzitsuenetakoa eta ospetsuenetakoa bihurtu zen.


70eko eta 80ko hamarkadetan, Abesbatzak abangoardia musikalei lotutako garaian garaiko obrak enkargatzen eta estreinatzen jarraitu zuen;halaxe jokatu zuen Agustín González Acilu konpositorearen obrekin. Azken hamarkadetan, eta bereziki azken urteotan, Abesbatzak sorkuntza berriaren alde apustu egiten jarraitzen du, XXI. mendeko estetika musikalei atxikitako obrak enkargatuz eta estreinatuz (Tomás Marco, José María Goicoechea, Koldo Pastor…), baina “musika handia” deritzona baztertu gabe. Lan horren emaitza gisa, Abesbatza Nafarroako musika artxiborik handienetako baten jabea da.

Nazioartean nabarmendu den enbaxadorea

Hasiera-hasieratik, nazioartean dauden abesbatza-lehiaketa garrantzi-tsuenetako batzuen sariak irabazi ditu Iruñeko Ganbera Abesbatzak, hala nola, Llangollenekoa eta Lillekoa, eta mundu osoko jaialdi eta kontzertu-aretoetara gonbidatu izan dute. Hauexek dira taldeak urteotan jaso dituen golardoetako batzuk: Lille, Aljer, Vincennes eta Argentinako San Nicolás hirietako Urrezko Dominak, Meritu Zibilaren Ordenaren Golardoa, Alfontso X.a Jakintsua Saria eta Laneko Merituaren Urrezko Domina. Iruñeko Ganbera Abesbatza bere hiriaren eta Nafarroa osoaren enbaxadorea izan da. Haren errepertorioan, leku berezia izan da beti euskal-nafar musikaren-tzat, musika herrikoi tradizionalarentzat nahiz XIX. eta XX. mendeetako nafar konpositore ezagunek egindakoarentzat.

Zortzi proposamen. Aurtengo edizioan, zortzi proposamen aurkeztu dira;horietatik hiru Nafarroako Kultura Kontseiluak aurkeztu zituen: Iruñeko Ganbera Abesbatza, Gregorio Monreal eta Sagrario Alemán. Bestalde, Nafar Idazleen Elkarteak Tomás Yerro proposatu zuen;Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Laneko Departamentuak Atena Fundazioa aurkeztu zuen;Bideko Mitxingorria Memoriaren aldeko Herrien Nafarroako Koordinakundeak Fermín Balentzia proposatu zuen;Mexikoko Jalisco Estatuko Gobernuaren Hezkuntzako Idazkaritzak Ramón Macías aurkeztu zuen;eta Dominikar Errepublikako Ingurumenaren, Osasunaren eta Segurtasunaren aldeko Hezkuntza Erakundeak (OREMASS) Daniel Baruc aurkeztu zuen.

Últimas Noticias Multimedia