kanta

Nafarroa oinezek badauka bideoklipa!

BIZI Jon Maia bertsolariak idatzi du aurtengo kantaren letra, eta bideoklipa auzolanean grabatu da, jende askoren parte-hartzearekin

Viernes, 8 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Bideokliparen une bat.

Bideokliparen une bat.

Galería Noticia

Bideokliparen une bat.

BIZI lemapean ospatuko den Nafarroa Oinezen 2018ko edizioak badu dagoeneko soinu eta musika ofiziala.

Aurten inklusibitateari eman nahi zaion lekua eta indarra azpimarratu nahian kantaren hitzek bete betean denen parte hartzea bultzatzea bilatzen dute. Jon Maia, letraren egileak, hasiera hasieratik baietz esan zion Iñigo Aritza ikastolako proposamenari eta honek egin zion planteamenduari.

Horretarako, Eneko Gartziandiak, Jon Mortzillok eta ikastolako guraso eta musikari talde batek prestatu zuen musika eta Maiaren esku jarri, honek bere hitzak egokitu ahal izateko.

Bideoklipari dagokionez Ikastolan auzolanean sortutako lanari esker bideratu da. Oier Albiztur, ikus-entzunezko komunikazioan diharduen profesionalak hartu zuen ideiari itxura emateko ardura. Berak zuzendu du bideoklipa eta berea izan da muntaia egiteko lana. Aitor Beramendiren laguntza izan du zeregin horretan.

Bertan azaltzen direnak gehienbat ikastolako haur, guraso eta irakasleak dira. Gainera Josefina Arregi klinikako langileak daude, Bokalan biak bat elkartekoak, Ibili, Once eta Eunate elkartekoak eta baita ere hainbat jende ospetsuren “kameoak” , Ezkurdia eta Zabaleta pilotariak edota Fran Urias eta Pello Reparaz abeslariak esaterako.

Joan zen ostiralean kanta eta bideokliparen aurkezpenean aipatutakoaz gain Josu Reparaz, NIE-ko zuzendaria eta Ibai Iriarte, Iñigo Aritza ikastolako zuzendaria izan ziren. Azken honek gogoratu nahi izan zuen, hain zuzen, manifestazio garrantzitsu baten bezperan egiten ari zela aurkezpena, euskararen “inposizioa” salatu nahi duen manifestazioren atarian. Horren aurrean Iriartek esan zuen euskara bizirik mantentzea guztion ardura dela: “Iruñeko karriketan egongo diren aldarri horien gainetik, guztion eskubideak aldarrikatzen dituen legedi bat eskatu nahi dugu, beste euskararen lege bat ezinbestekoa zaigu, herritarren hizkuntza eskubideak bizitokiaren arabera zapalduko ez dituena”.

Badator euskararen / Haize zirimola / Oztopoen gainetik/ Dakar bizi bola

Gaztain zuri ta beltzak/ Ardi gurpildunak/ Erbi geldoak eta / Bustitako lumak

Bizi, bizi euskararen hazi / Sakanako lurretan bizipozez bizi / Bizi bizi ta biziarazi / Nafarroa oinezen zu lehendabizi!

Haritz adar okerrak/ Lore dardartiak / Kilker erremerreak / Izar basatiak

Datozen beleak ta / Bertako zozoak / Erle hegal bakarrak

Gor dauden usoak

Atxitamutxita bat / keinuka kaletan

Armiarmak esan du / Sare sozialetan

Bizi, bizi euskararen hazi /Sakanako lurretan bizipozez bizi / Bizi bizi ta biziarazi / Nafarroa oinezen zu lehendabizi!

Últimas Noticias Multimedia