Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Espiritualtasun garaikide bat

egilea Mikel Garciandia - Domingo, 10 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Galería Noticia

azken urte horietan, katolikook Erromako Aulki Sainduan Fran-tzisko Aita Saindua dugu. Bere hitz eta keinuek berebiziko sona dute Elizan eta gizarte zibilean ere. Eta normala denez, nolabait filtratzen zaizkio bere mezuak norberaren interesen arabera.

Frantziskoren Europarekiko asmo nagusia, gure kristau elkarte zaharkituak eraberritu eta ohiko lekuetatik kanpora, periferietara ateratzea da. Hori kanpora begira, eta barrenera berriz, fededunen nortasuna sendotzea, Jesusekiko hartu-eman bihozkorrean finkatzea. Lan honetarako, Aita Santu Frantziskok santutasunari buruzko gutuna atera du. Bere izenburua, Gaudete et exsultate, poz zaitezte eta alaitu, oso adierazgarria da. Bertan, Zoriontasunak hartzen ditu hizpide eta oinarri, eta ez du alde batetik inolaz ere aria galtzen, edo beste aldetik, ez du bide hestuegi edo astunegia proposatzen.

Laugarren kapituluan, Jainkoarekiko eta lagun urkoarekiko maitasunaren bost adierazpen aukeratzen ditu, Frantziskok berebiziko garrantzia ematen diena. Eta hori, egungo kulturak hainbat arrisku eta muga dituelako bere ustetan. Bertan hauek azalarazten ditu: larritasun nerbioso eta bortitza, barreiatu eta ahultzen gaituena;ezkortasuna eta tristura;alferkeria erosoa, kontsumitzailea eta berekoia;indibidualismoa, eta egungo merkatuan sasi espiritualtasun hainbat modu, Jainkoarekin topo egiten ez dutenak. Hauek, Aita Santuaren ikuspegian, pertsonak aurre egiteko dituen barne etsaiak.

Gure planetan eta gizartean ekologiaren aldeko Frantziskoren lana ezaguna da, Laudato sii entziklikaren bidez. Eta ekologia hori pertsonarengan txertatzea ere guztiz komenigarria litzateke. Giza ingurunean gaitzak eta gaizkiak azpi jan negargarria egiten duelako. Frantziskok bere ekarpena egiten du gai honetan ere, naiz eta zirkulu mugatu batzuetan soilik en-tzungo zaion. Dena den, hor daude bere errezetak: jasankortasuna, poza, ausardia, elkartasuna eta etengabeko otoitza.

Zenbait kristau euskaldunek izan zuten aukera espiritualtasun berritu bateaz gozatzeko.

Horien artean Joxanton Artze dugu. Beraren hitz horiek guztiz profetiko nola ederrak. Haize fresko eta berria ekartzen dutenak sargoriak jotako bihotzentzat. On egin dezaizuela.

Egilea Euskal Pastoraltzako zuzendaria da.

Últimas Noticias Multimedia