Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Joxean Artze: bizitza eta heriotza, bata bestearen atea

berriki zendutako joxean artzek, sinismenera itzuli zenetik ‘barrutik kanpora’ ikusten ikasi zuela zioen

Testua Euskal Pastoraltza - Domingo, 10 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Joxean Artze.

Joxean Artze.

Galería Noticia

Joxean Artze.

etxeko berriak

Joxe Antonio Artze (Usurbil, 1939 - Usurbil 2018), duela gutxi zendutako egilea, sano ezaguna da euskal kulturaren berri ñimiño bat duen ororendako. “Ez dok amairu” mugimenduarekin egin zuen bat 60ko hamarkadaren bukaeran eta kontrakultura, konpromisoa eta esperimentazioa izan zituen ardatz garai hartan. Hainbat poesia-liburu, poema musikatu, ikuskizun artistiko eta bestelako lanen artetik, oso ezaguna da, esaterako, “Txoria txori” izena duen kantaren letra, berak konposatua delako.

Laurogeiko hamarkadaren bukaeran sinesmenera itzuli zen, prozesu baten ostean.

Egileak berak esan duenez, “barrutik kanpora” ikusten ikasi du sinesmenera itzuli zenetik eta halaxe egiten du liburu mamitsu bezain interesgarriotan... esperimentazioari laga gabe, betiere, letra-, idazkera- eta tamaina-motarekin egiten duen bezala, adibidez.

Barrutik kanpora ikusten ikasi duenez, isiltasuna ez da oztopo Jainkoarekin intimitatea izateko, alderan-tziz, orduantxe du Hitza entzuteko paradarik onena: “Eder zait, Jauna, zure erantzuna / zure ixiltasuna, / zure Hitzak gure artean kantatu diguna;/ hitzik argitsuenak baino argitzenago baikaitu / zure Ixiltasunaz baizik mintzo ez zaigun Hitzak...”

Gure gaurko gizarteak ilustratu-tzat dauka bere burua eta “Goitikoaren” jakituria bazterrean utzita, jakituria postmodernoan jarduten du harro, mesfidati eta trufalari. Horren aurrean, garai bateko bere “kontrako” jarrera erakusten du, oraingoan fedea eta jakituriaren Jabea defendatzeko: “Dakienak bakarrik daki. / Dakienak daki, / ez dakigunok bageneki ez dakigula, / dakigula uste beharrean, / zentzuz jokatuko genuke behingoz: / Dakienari utziko genioke gugan jakin dezan. / Dakienak lekike orduan gugan, / eta ez guk, ez dakigunok, Dakienaren ordez. / Dakienak lekike orduan gugan, Dakienak dakiena genekike, / guztia jakingo, / ez dakigula bageneki / dakigula uste dugun ez dakigunok”.

Izan ere, gizakiok apalak izateko hainbat zailtasun ditugu: harropuzkeria oso txertatuta daukagu gure zainetan, jatorrizko bekatua batez ere harrokeriazkoa izan zelako. Baina, Joxan Artzek ondotxo daki nora... edo Nori begiratu behar diogun: “Apala izan gabe ezinezkoa zaio inori bere burua ezagutzea, orduan ezagutzen du ez dela ezer berez: den / duen, / dezakeen, / dezagun, / dakusan, / dakien, / dagien guztia Dagienagandik dagiela, / Dakienagandik dakiela / Dakusanagandik dakusala, / Dazagunagandik dazagula, / Dezakeenagandik dezakeela, / Duanagandik duela, / Denagandik dela den guztia”.

Heriotzaren ataria dugu bizitza (2014) delako izenburuak, gaur egungo mentalitatearentzat, ezkorra eman dezake. Ez da hala Joxan Artzeren ikuspegian. 2002an bere anaia Jesus Mari hil zen eta horrek, noski, atsekabea eragin zion, gaztetatik hainbat proiektutan bidaide izaki eta oso lotuta egon zirelako anaia biak.

Hara nola atsekabearen kontuari buelta ematen dion Joxanek olerki honetan: “Maite dugun norbaiten heriotzak / mundu ba ixten digu bertan zeharo: / zena ez dela / genuena ez dugula gehiago / ezin du gure barruak sinetsi: / hil zitzaigunarekin batera hiltzen gara, / bizi gintuena hil baitzaigu. / bai, mundu bat ixten zaigu, / baina beste mundu berria irekitzen, / hil zaigunak argituko diguna / eta argituko gaituena / bihotzean izango baitugu bizirik, / eta bizirik, ez nolanahiko biziz, / hilko ez den biziz baizik. / hura orain den bezala bihotzean dugularik, / berriro maiteminduko gara / eta bizi berria biziko;/ lur berrian berriro elkartuko garenean / -bat izateko, ez gehiago bereizteko elkartuko- / betikotasun guztian biziko duguna / orandanik dugu biziko”.

Oso olerkigintza filosofiko-transzendentea dugu azkeneko olerki-liburuotan Joxanek eskaintzen diguna. Adibidez, olerkien bidez zenbait dikotomia bateragarri egiten saiatzen da. Esaterako, Jainkoaren isiltasuna eta bere Hitzaren arteko dikotomia. Edo, bere ikusezintasuna eta bere ikusgarritasuna. Hara adibide bat: “Jainkoak ez du inork inoiz ikusi” dio Jesusek, / hala da, ikusezina baita / baina maite dugunean, / hots, zuzen jokatzen, / egiaren argitan gabiltzanean, / on dagigunean, / hots, geugan bat garenean, / ez al dugu bihotzean garbi nabari / On, Egia, Eder, Zuzen den bakarra dela / geugan on dagiena, / egia dioena / ederrik suspertzen duena, / zuzen diharduena, / hots, Maitasun hitsa dena dela / geugan maite duena...? / ezin dugu besterik esan: / ikusi gabe ikusten dugu!”.

Últimas Noticias Multimedia