Eskola Kirola berrantolatu nahi dute

Egitasmo inklusiboago bat landu dute Usurbilen eta gurasoei aurkeztu nahi diete datorren asteartean

2018(e)ko ekainaren 10a, igandea - 06:03etan eguneratua

Usurbil- Eskola Kirola berrantolatzeko proposamena landu dute hezitzaileek, Udarregi ikastolak, Noaua kultur elkarteak eta Usurbilgo Udalak. Bi urtez aritu dira hausnarketa egiten.

Proposamen berritzailea osatu dute, eta datorren ikasturtean bertan jarri nahi dute abian. Aurrez, baina, LHko gurasoei aurkeztu nahi zaie, gurasoen iritzia jaso-tzeko asmoz. Horretarako, batzarra antolatu dute astearterako, 17.30ean, Sutegin.

Euren azterketaren arabera, egungo eredua ez da inklusiboa;jolasetik kirolerako jauzia egiten denean, kirolean aritzeko aukera gutxi dago;gainera, hamar urtetik aurrera, lehia eredua heziketari gailentzen zaio;gidatuegia dago dena, jolas librearen kaltetan;jarduera ia guztiak kirol eta estandarizatutako instalazioetan egiten dira, eta naturarekin harremana ez da lantzen, besteak beste.

Horrenbestez, Eskola Kirola, eskolaz kanpoko jarduera soila izatetik, herri-egitasmo bat izateko planteamendua landu dute, umea erdigunean jarriz - A.M.

Últimas Noticias Multimedia