Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Hedabideek jokatzen duten papera gizarte kohesioan

Gaizarte eragile, erakunde, ekonomia agente eta adituek parte hartuko dute Gizarte foro batean

Martes, 12 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:01h

iruña- Komunikabideak gizartearen adierazgarri dira edo gizartea eraiki egin nahi dute? Existitzen al da EAE-Nafarroa gune komunikatiborik? Eta integratutako iritzi publikoa? Hala bada, agenda bakarra al da espazio honetan edo agenda desberdinak daude hizkuntzaren arabera?

Horiek dira bihar, ekainaren 13an (15.30etan), Iruñean (Civican-en), eztabaidatuko direnak Komunikabide eta Kohesio Foro Sozialaren baitan, Eusko Ikaskuntzaren eskutik.

Foro hau apirilekoaren jarraipena da. Gure jendeak: gizartea eta kultura izeneko Herritar Mahai hark kohesioa, aniztasuna, euskal sistema komunikatiboa eta testuinguru digitala landu zituen. Gainera, gai horiei buruzko kezka, zalantza eta desioak planteatu ziren. Horiek abiapuntutzat hartuta, alor eta lurralde desberdinetako eragileek erantzuna emango diete hiritarrek planteatutako lehentasunei eta etorkizuneko proposamen eta eszenatokiak garatuko dituzte.

Aniztasuna irizpide gisa hartuta eta metodologia partehartzaileaerabilita, biharko topaketara bertaratzen direnak hiru mahai tematikoetan bilduko dira: Komunikabideak, herri eta gizartearen ekoizle, Komunikazio modu desberdinak eta komunikazio espazioa eta, azkenik, Hizkuntza eta komunikazioa.

Hitzordu horretan lortzen diren emaitzak Geroa Elkar-Ekin prozeauko bost lan taldeen proposamenak bilduko dituen Liburu Zurian islatuko dira. Aurkezpena azaroan egingo da Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresuan. - J.A.G.