bitxikeriak

Ahots ahaztezina

Ibilbidea Abeslariak, 70 urteko ibilbide arrakastasu bat egin zuen, hainbat filmetan parte hartu zuen eta 40 disko plazaratu zituen.

Diario de Noticias - Viernes, 15 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:02h

María Dolores Pradera, 2007an Gayarre antzokian eskaini zuen kontzertuan.

María Dolores Pradera, 2007an Gayarre antzokian eskaini zuen kontzertuan. (JOSEBA ZABALZA)

Galería Noticia

María Dolores Pradera, 2007an Gayarre antzokian eskaini zuen kontzertuan.

Haurra zenean, María Dolores Fernández Praderak (Madril, 1924ko abuztuaren 29a - Madril, 2018ko maiatzaren 29a), ijitoa izan nahi zuen, beltzarana eta kopla kantaria. Baina bere begi eta azal argiek estilo propioaren bidean jarri zuten. Orotara, 40 disko grabatu zituen. Bere kantuengatik ezaguna izanagatik, interpretazioaren munduan eman zituen bere lehenengo urratsak. Izan ere, 1941ean agertu zen lehenengoz film batean, Porque te vi llorar izenekoan, oraindik Batxillergoko ikasle zenean. Lehenengo lan horren ondoren etorri ziren Altar mayor (1943), Yo no me casoetaInés de Castro(1944) eta Los habitantes de la casa deshabitada(1946), antzerkian egin zituen beste paper batzuekin batera. Madrileko Eslava antzokiko lehenengo aktorea izan zen, eta bertan oholtzaratu zuen La Celestina. María Guerrero antzokian ere aritu zen, En rinceronte, El jardín de los cerezos edo Soledad bezalako antzezlanak aurkezten.

Musikan 1952an debutatu zuen, Alazán aretoan. Baina 1960an grabatuko zuen lehenengo diskoa, ezagunenen artean kokatuko ziren abestietako batzuk biltzen zituena, hala nolaAmarraditos, Toda una vida, La flor de la canelaedo Que te vaya bonito. Artistaren ibilbidean geldialdi bat egon zen 1983an, baina bost urte beranduago itzuli zen eszenatokietara. 1988an A mis amigoslana grabatu zuen, bere lanen artean ospetsuenetako bat. Ondoren, como As de corazones (1999), Canciones del alma(2003) eta Gracias a vosotros (2012) etorri ziren. Azken honetan, bere kantu ospetsuenak beste artistekin batera abestu zituen, tartean Raphael, Joaquín Sabina eta Miguel Bosé. Disko honen bigarren atala hurrengo urtean argitaratu zen, eta bertan Enrique Bunbury, Ana Torroja eta Amaia Montero abeslariek parte hartu zuten, besteak beste. Bere azken grabaketa, Avanzadoras liburu-diskoarena izan zen, Oxfam Intermon GKE-ak emakumeen omenez argitaratutakoa.

Antzerkiko sari nazionala jaso zuen eta Arteen Iberoamerikako Foroko ohorezko kidea izendatu zuten. Alfonso X Jakintsuaren Ordenaren Guru-tze Handia jaso zuen, Grammy Latino bat eta Arte Ederren Urrezko Domina, besteak beste.

Ahotsaren dotorezia

María Dolores Praderari ez zitzaion bere orrazkera ospetsuko ile bakar bat ere mugitzen kantatzen zuen bitartean. Bere irudia txundigarria zen, dotorea: bere esku finak soilik mugitzen zituen, ahots sakonarekin ospe-tsu egin zuten kantu garratzak abesten zituenean. Letrak kontatzeko modu berezi bat zuen, hitz bakoitza ahoskatuz, esaldi bakoitzari inten-tzioa jarriz. Eszenatokia berak bakarrik betetzen zuen. Soineko eta pontxoak janzten zituen eta publikoa bereziki zaintzen zuen bere emanaldi bakoitzean. Belaunaldiz belaunaldi jarraitzaileak biltzen jarraitu zuen, bere aura berezi horrekin, eta horren erakusle dira plazaratu zituen azken bi diskoek izan zuten arrakasta, 2012 eta 2013an. Azken urte horretan, elkarrizketa batean, bere lan hauek “bizitza osoaren sariak” izan zirela aitortu zuen. Izan ere, bere bizitza arriskuan jarri zuen neumonia bat gailendu berri zuen disko hauek argitaratu zituenean.

Urrezko diskoa:70 urteko ibilbide artistikoa egin zuen, eta 30 urrezko disko bildu zituen denetara.

Sentido del humor:Musikaren eta kulturaren arloko adiskide guztiek bat egiten dute Mariá Dolores Praderaren umorea azpimarratzen. “Zorrotza”, “garratza” eta “ironikoa” bezala definitu izan dute. “Oso jakintsua zen, bere umorea zorrotza zen eta horrek oso argia zela erakusten zuen”.

Ezinbesteko abestiak:’Amarraditos’, ‘Que te vaya bonito’, ‘La flor de la canela’, ‘Fina estampa’, ‘Caballo viejo’, ‘Toda una vida’, ‘Pa todo el año’, ‘El rosario de mi madre’, ‘El tiempo que te quede libre’ eta ‘Amanecí en tus brazos’ abestiak, bere kantu ezagunenetako batzuk dira.