Diario de Noticias

Denboran atzera doan bidaia

Trikuharriak Aralarretik gehien ezagutzen dena San Migel santutegia bada ere, bertan aurkitu daitezken 44 trikuharriek aipamen berezia merezi dute.

Viernes, 15 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Mendizaleak, Aralarreko gailurretako batetara igotzen.

Mendizaleak, Aralarreko gailurretako batetara igotzen. (D.N)

Galería Noticia

Mendizaleak, Aralarreko gailurretako batetara igotzen.

Aralar Mendia 208 kilometroko zabal handia da, Nafarroak eta Gipuzkoak partekatzen dutena. Mendigune karstiko handia da, Nafarroako ipar-mendebaldean, mota askotako paisaiak biltzen dituena: lapiazek, ibar itxiek, leize eta osinek itxura kaotikoa ematen dute eta beti berde dauden larrek eta kolore anitzeko pagadiek, lasaia.

Bi bidetatik joan daiteke Aralarrera: iparretik, Lekunberritik, Iribastik edo Astiztik, eta hegotik, Uharte-Arakiletik (Artzai Eguna han egiten delako da ospetsua herria). Nafarroako Pirinioetako toki horrek irudi ahaztezinak eskaintzen ditu laur urtaroetan, baita ongi pasatzeko aukera ugari ere.

Zailtasun maila desberdinetako ibilbideak, behatoki naturaletara San Migelen santutegia kasu eramaten duten igoera errazak, mendiaren barnetik ezkutatuta bidaiatzen diren erreken iturburuak (Iribaskoa, adibidez), antzinako bizitzen lekuko diren trikuharriak, Aralarren biho-tzeraino eramaten duten leizeak (Mendukilo, Astitzen, besteak beste) eta Teodosio Goñikoarena bezalako kondairak... Laburbilduta, ikusgarritasun horiek guztiek paisaia piriniar horren magia handitzen dute.

Aralarreko baso ederrek eta bazkalekuek natur balio handia ematen diote tokiari: pagoak, haritzak eta hurritzak zut ageri dira bazkalekuen ondoan eta latxa ardiak, behorrak eta zaldiak lasai dabiltza hara eta hona. Natura ardatz nagusia bada ere, harriak ere gauza asko utzi dizkigu: esaterako, ezin konta ahala trikuharri bazter guztietan barreiaturik, etxe eder askoak - Madotz, Astitz eta Baraibarkoak bezalakoak-, errotak Aitzarratetakoa kasu edo baselizak, adibidez Itsasperriko Santiagokoa. Dena den, monumenturik nabarmenena Aralarko San Migelen santutegia, Erdi Arokoa.

Últimas Noticias Multimedia