Ibilbideetan barrena, trikuharriez gozatzeko

Viernes, 15 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Ibilbideetako batean ikusi daiteken trikuharria.

Ibilbideetako batean ikusi daiteken trikuharria.

Galería Noticia

Ibilbideetako batean ikusi daiteken trikuharria.

Hara iristeko hartu beharreko bide guztiek bazter ederretara eramaten dute bisitaria. Horrela, iparraldean dagoen Larraun ibarretik, Lekunberritik, datorrena Albiko zelaietan gelditu, pagadian 12 kilometro egin ondoren, eta izen bereko trikuharria ikusiko du, handik hurbil dagoena. 6 kilometroko ibilaldiaren ondotik, eta behin 300 metroko desnibela gaindituta, Irumugarrieta deritzon gailurra ikusiko duzu edo Aralar osoan barreiaturik dauden trikuharriak aurkitu, artzain borda, azienda, pago, haritz, iraleku eta belar-soro beti berdeekin batera. Lekunberrik beste aukera bat ere ematen du: Plazaolako natur bidea egitea, paisaia freskoa ederra.

Larraun ibarretik hegoalderago, Mendukiloko kobazuloak mendiaren erraiak ezagutzeko aukera ematen du, Astitzen. Mendez mende, aziendarentzako ukuilua izan da, baina orain egokitu egin da, bisitariek hiru gela ikusgarri ikusteko parada izan dezaten. Badira estalaktita eta estalagmita eder-ederrak: horietako batzuk 60 metro luze eta 20 metro gora dira.

Aralarrera hegoaldetik joatea nahiago dutenek Sakanatik egin dezakete. Uharte-Arakil eta santutegia lotzen dituen porlanezko pistatik abiatuta, oinez joan daiteke San Migeleraino. Kilometro bat baino gutxiago dago, baina 400 metroko desnibela. Igoera horretan trikuharriak ikusiko ditu, esaterako, Arzabalgoa. Historiaurreko aztarnak maite dituztenek, aldiz, ibilbide tematiko bat dute eskura, Etxarri-Aranatzeko kanpinetik abiatzen dena. Trikuharrien bidea da, 15 kilometrokoa. 600 metroko desnibela du, eta pagadiak zein hariztiak zeharkatuko ditu bisitariak, eta hamar trikuharriren arrastoak ikusiko ditu ere.