hurbiletik

Operazio gelan egotea ‘abentura’ bat denean

Animazio proiektua Iruñeko Arte Eskolako ikasleek, ‘Abentura operazio-gelan’ animazio bideoak egin dituzte, ebankuntza egingo dieten haurrei eta euren familiei zuzenduta

Diario de Noticias - Viernes, 15 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Joan zen astean aurkeztu zen proiektua. Irudian, bideoaren sorkuntzan parte hartu duten ikasleetako batzuk, irakasle eta proiektuaren ordezkariekin batera.

Joan zen astean aurkeztu zen proiektua. Irudian, bideoaren sorkuntzan parte hartu duten ikasleetako batzuk, irakasle eta proiektuaren ordezkariekin batera. (UTZITAKOA)

Galería Noticia

Joan zen astean aurkeztu zen proiektua. Irudian, bideoaren sorkuntzan parte hartu duten ikasleetako batzuk, irakasle eta proiektuaren ordezkariekin batera.

Iruñeko Arte Eskolako ikasleek Nafarroako Ospitale Gunean (NOG) aurkeztu zuten joan zen astean Aventura en el quirófano-Abentura operazio-gelan ipuin-gidaren bideo-bertsioa, haurren operazio-gelan ebakuntza egingo dieten haurrei eta haien familiei informazio atsegina eta ulertzeko modukoa eskaintzeko sortua.

Animazio-proiektua Arte Eskolako Ikus-entzunezko Grafikoko zikloko lehen mailako ikasleek egin dute, NOGekin eta Navarrabiomed ikerketa biomedikoko zentroko Komunikazio eta Diseinu unitatearekin elkarlanean. Ekimena komunikazio-agen-tzia edo produkzio-etxe bati egindako benetako enkargu baten simulazioa bezala planteatu zuten. Azken emaitza bederatzi kapituluko mini serie bat izan da, guztira 15 bat minutuko iraupenekoa, proiektuetan (ACBP) oinarritutako elkarlaneko ikaskuntzaren metodologiapean proposaturiko talde-lanaren fruitua.

Bideoaren aurkezpenean, besteak beste, honako hauek hartu zuten parte: Iruñeko Arte Eskolako zuzendariak, Isabel Santanak;proiektuaren irakaslea eta koordinatzailea den Verónica Eguarasek;Haurren Operazio-gelako Erizaintza eta Ospitalera-tze gabeko Kirurgia eta Anestesiaren NOGeko Unitateko buruak, Marta Errozek;eta egiten parte hartu duten ikasle batzuek: Ibón Anadón, Silvia Ansoáin, Jokin Aranguren, Raquel Ariztia, Anass Benbrahim Boujemaa, Amaia Escartín, Maitane Goñi, Raquel Izco, Emilio Lizcano, Bryan Madrid, Danel Salinas, Andrea Simón, Iker Unzu eta Marta Vidal. Proiekturen ‘estreinaldian’, halaber, laster NOGen ebakuntza egingo dieten haurren gurasoak izan dira;hain zuzen ere, materiala publiko mota horrentzat da.

Jatorrizko ideia eta testua NOGeko Haurren Operazio Gelako taldearena eta Anbulatorioko Kirurgia Handiko Unitatearenak dira;ilustrazio-lanak María Azconak egin ditu, eta idazteaz, diseinuaz eta maketazioaz Navarrabiomed arduratu da. Paperezko formatuan gertatzen den bezala, Abentura operazio-gelanlanaren ikus-entzunezko bertsioaren protagonista Ane da, ospitalera ebakun-tza egitera iristen den neskatoa. Harekin batera dator Piku izeneko bere panpina maitagarria, dinosauro oso dibertigarria, gertatuko den guztiaren berri eman eta bidaiari aurre egiten lagunduko diona. Era berean, beste pertsonaia batzuk agertzen dira;hala nola, Kirurgiako profesionalak, erizainak, zaindariak, administrazioko langileak eta lagun-tzaileak, besteak beste.

Denen artean garatutako proiektua:‘Abentura bat operazio-gelan’ proiektuan parte hartu duten ikasleek benetako praktikaren eta talde-lanaren bitartez, gauza asko ikasi dituzte: gidoiak egokitzea, ‘storyboards’ sortzea, taldeen eta gizakien produkzio- eta koordinazio-lanak, pertsonaia grafikoak egokitzea, pertsonaien animaziorako softwarea erabiltzea, ahotsak grabatzea, soinu-efektuak gehitzea, planoak osatzea edota azken emaitza editatzea.