xehetasunak

Pagonabarrak jantzi zuen txapela

Euskal Herriko XXX. Eskolarteko Txapelketa Sarako trinketea izan zuten eszenatoki finalean aritu ziren 13 parte-hartzaileek.

Diario de Noticias - Viernes, 15 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Gorka Pagonabarra, txapela jantzita, azken agurra abesten.

Gorka Pagonabarra, txapela jantzita, azken agurra abesten. (XDZ)

Galería Noticia

Gorka Pagonabarra, txapela jantzita, azken agurra abesten.


Gorka Pagonabarragak jantzi zuen txapela joan zen igandean Saran ospatu zen Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan, Mikel Mendizabalen eskutik.

13 izan ziren parte-hartzaileak, baina;eta hori, lurraldeetan egitasmoak izan dituen bidaide guztiak aintzat hartu gabe. Hamaikak pasatxo hasi zen Sarako trinketean Euskal Herriko XXX. Eskolarteko Txapelketa, kanpotik zetorren euri jasak abiapuntua markatuz. Giroko musika apaldu ahala, ordea, euriak bertsoei egin zien bide eta hasierako agurrekin ekin zioten saioari bertsolariek.15-18 urte bitarteko 13 gaztek hartu zuten parte saioan, egitasmoa gauzatzen duten lurralde guztiak ordezkatuz. Zozketak hala erabakita, hurrenkera honetan egokitu zi-tzaien kantuan aritzea: Oihana Arana Kardenal (Eskoriatza, 2001), Xabat Illarregi Marzol (Leitza, 2001), Haitz Capot Thornary (Zalgize, 2001), Elixabet Etxandi Goyenetche (Izpura, 2000), Irati Alcantarilla Urdanpilleta (Urruña, 2001), Aner Peritz Manterola “Euzkitze” (Zarautz, 2002), Julen Etxeberri Etxart (Zaro, 2001), Hodei Renteria Maleta (Angelu 2000), Gorka Pagonabarraga Agorria (Durango, 2000), Ekiñe Zapiain Arlegi (Bera, 2002), Aitor Ugarte Eriz (Aramaio, 2002), Iruri Altzerreka Martinez (Garai, 2000) eta Aroa Arrizubieta Barredo (Gasteiz, 2001). Julene Etxeberrik egin zituen gai-jartzaile lanak eta Ainhoa Sarasuak harrera eta agurreko aurkezletza.

Binaka -eta kasuren batean hirukote moduan- zortziko handi eta txikiko ariketei ekin zioten. Horietan puntuazio handiena lortu zutenek egin zuten aurrera bigarren zatirako: Aitor Ugarte, Aner Peritz, Elixabet Etxandi, Gorka Pagonabarraga, Irati Alcantarilla eta Oihana Arana. Banaka aritu ziren sailkatutako sei bertsolariak, lehen puntua emanda hasieran eta gaia emanda gero, zor-tziko txikian eta bost puntuko neurrian hurrenez hurren.

Epaile lanetan aritu ziren Aitor Jimenez, Arkaitz Goikoetxea, Eneritz Azkue, Joakin Arregi, Jurgi Fuentes eta Lierni Elortza, eta idazkari izan da Ane Errazkin.

Mikel Mendizabal:Zenbaki berezia baliatuz, 1982tik bertsolaritza ikastetxeetan lantzen eta urte luzez Eskolartekoaren antolaketa lanetan aritu den Mikel Mendizabalek jantzi zion txapela irabazleari. Era berean, sari banaketan parte hartu zuten lurralde guztietako Eskolarteko antolatzaileek - Xabi Igoa, Maialen Berra, Jokin Labayen, Maddi Ibaibarriaga, Xan Alkhat, Estitxu Arozena, Jon Irazabal -, Sarako bertso-eskolako, ikastolako eta Udaleko ordezkariek, eta antolatzaile diren Bertsozale Elkartetik Maialen Lujanbio zuzendaritzako kideak eta Ikastolen Elkarteko Koldo Tellitu lehendakariak.