Urrats bat gehiago etorkizunerantz

Iaz baino ikasle gehiago Iazko datuekin alderatuta, %6 ikasle gehiagok eman zuten izena BEUS proban. Denetara, ikasleek 18.821 azterketa egin zituzten joan zen astean.

Joana Lizarraga - Viernes, 15 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Ikasle talde bat, proba bukatu zutela ospatzen, joan zen astean Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Ikasle talde bat, proba bukatu zutela ospatzen, joan zen astean Nafarroako Unibertsitate Publikoan. (IÑAKI PORTO)

Galería Noticia

Ikasle talde bat, proba bukatu zutela ospatzen, joan zen astean Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Denetara, Nafarroa osoko 3.102 ikasle aurkeztu ziren BEUS probara 160 ikaslek, egokitutako frogak egiteko aukera izan zuten, iaz baino gehiago

Joan zen asteazkenean (ekainak 6), goizeko 9.30ean, lehen Selektibitatea deitzen zen Batxillergoaren Ebaluazioa Unibertsitatean Sartzeko (BEUS) froga egin zuten ikasle askok Nafarroan. Probaren lehenengo aldi honetan gora egin du ikasle kopuruak iazko azterketekin alderatuta, izan ere, %6an areagotu da. Iaz 2.926 izan baziren, hala, aurten 3.104 izan dira Batxilergoan ikasitakoa frogan jartzen duen azterketara aurkeztu direnak. 2009tik etengabe gora egin duen kopurua da, Nafarroako Unibertsitate Publikoak adierazi bezala. Izan ere, Nafarroako Unibertsitate Publikoak egiten du BEUS probetarako deialdia, Nafarroako unibertsitate barrutiko ikasleen probez ardura-tzen den erakundea baita.

Denetara, 3.104 ikaslek eman zuten izena BEUS-en lehenengo deialdian, erran bezala, horietatik 2.749-k Iruñean eta 355-ek Tuteran. Ikasleen %57 emakumezkoak izan ziren. Hala, orotara 18.821 azterketa egin dituzte, nahitaezko faseko azterketen eta nota igotzeko azterketen artean. Lehenengoak orokorrak dira, ikasleria osoarentzat;eta bigarrenak, gehienezko 14 puntuetara iristea ahalbidetzen dutenak.

Bestalde, 160 ikaslek egokitutako frogak egin ahal izan zituzten. Izan ere, aurkeztu zirenen artean ikusteko edo aditzeko gaitasunak zituzten, beste batzuk zailtasun fisikoak, eta 150 ikaslek behar bereziak dituztenak izan ziren. Ikasteko zailtasunak edo arreta gaitasun mugatuak dituzten ikasleak ere baziren. Zailtasun hauek dituzten ikasleen kopuruak aurten ere gora egin duela adierazi beharra da, frogen egokitzapenak duen arrakasta erakusten duena. Batxillergoaren ebaluazio frogaren arautegiak, izan ere, ikasle guztiei aukera berdinak bermatzea behartzen du.

Udarari hasiera emateko garaia... Batzurentzat

Hiru egun luzeren ondoren, ikasleek atseden hartzeko parada izan zuten, azkenik. Lehenengo azterketak Gaztelania eta Literaturarenak izan ziren, astelehenenan, eta Geologia, Enpresen Ekonomia eta Diseinua ikasgaien frogekin eman zitzaion itxiera BEUS probari. Ohiz kanpoko deialdira aurkeztuko direnek, ekainaren 27, 28 eta 29an, pixka bat gehiago itxaron beharko dute udarako oporretaz gozatu ahal izateko.