Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Ikasleak ikerlari bihurtu dira urarekin esperimentatzen

hidrotropismoa, flotazioa, uraren molekula, kutsadura... ikertu ditugu aurten eskolan

Testua eta argazkia Lakuntzako Herri Eskola - Sábado, 16 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Bi ikasle, gelan, urarekin esperimentuak egiten.

Bi ikasle, gelan, urarekin esperimentuak egiten.

Galería Noticia

Bi ikasle, gelan, urarekin esperimentuak egiten.

etxeko berriak

Aurtengo ikasturtean ikerlariz bete zaigu eskola, urarekin esperimentatzen ibili gara. Besteak beste, hidrotropismoa (uraren eragina landareengan), flotazioa, uraren molekula, gainazal tentsioa, uraren kutsadura... ikertu ditugu maila desberdinetan.

Garatu ditugun proiektu desberdinekin, haurrengan pentsamendu zientifikoa landu eta garatzearen garrantzia kontuan hartuz, zientziara hurbiltzea eta honenganako interesa piztea nahi izan da.

Metodo zientifikoa haurrak beha-tzen duenari erantzunak bilatzean oinarritzen da. Horrela, denbora uzten da egun batetik bestera, noiz behinka etxean galdetzeko aholka-tzen zaie eta poliki poliki erantzunak bilatzen hasten dira, ezagupen ereduak eraikiz. Eredu hori, behin baino gehiagotan frogatu behar dute eredu berria sortu eta alda dezaten.

Hau guztia egiteko, gu ere ikerlarien moduan esperimentuak egiten ibili gara eta honela, haurren jakin mina piztu, arrazoiketa estimulatu eta kontzentrazioa landu ditugu, esaterako.

Material gutxi eta sinplea erabiliz gauza asko egin daitezke. Gureak urarekin erlazionatutakoak izan dira eta uraren ezaugarriak, portaera eta oinarrizko printzipio batzuk azaltzeko baliagarriak izan zaizkigu. Elkarrekintzan aritu gara besteekin eta besteengandik ikasiz oso gertuko elementu bat aztertzen.

Haur eta Lehen Hezkuntzan esperimentu ezberdinak egin ditugu eta zuek ere etxean probatzera anima-

tzen zaituztegu. Hona hemen LH4. mailan egindako bat:

GAINAZAL TENTSIOA Materiala: edalontzia, klip-ak eta orratzak.

Pausoak: Edalontzia urez goraino bete. Ondoren, klipak banan-banan sartu. Hasteko punta sartu eta gero libre utzi. Kontu handiz, jar ezazu orratz bat ur gainean.

Pausoz pauso behatu, hipotesiak bota, aztertu eta esperimentatu, frogatu eta azkenik, ondorioa atera.

GURE ONDORIOA Ura ez da kanpora atera, ur-azalak ertzetik pixka bat gora egin arren. Orratza ur gainean gelditu da, klipak ordea ez. Gertatutakoa, gainazal-tentsio erakarpen indarraren ondorioagatik izan da.

Últimas Noticias Multimedia