Bestetako azalaren bila dabiltza Arantzan ere. Bera ya tiene portada para el programa de fiestas

Sábado, 16 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:02h

BERA- El Tribunal ha elegido el trabajo del donostiarra Ibai Etxarri Elzaurdia de entre 8 participantes en el concurso de portadas para el programa de fiestas, por lo que consigue el premio de 400 euros. El trabajo de Andrea Gouraud y Nerea Fagoaga, aunque no tenga dotación económica, aparecerá en la contraportada del programa de fiestas. La Comisión de Fiestas de Bera puso en marcha esta convocatoria para que apareciera en la portada del programa de fiestas de 2018.

Mientras llegan las fiestas patronales, durante este fin de semana se están celebrando las fiestas del barrio de Altzate, con diversas actividades, entre las que destacan la primera edición de Pintxo-Jira, el concurso de pintxos en el que participan 7 bares del barrio. - A. Arotzena

San Fermin elkartekoak San Juan Xarrera

lesaka- Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteko mendi taldeak San Juan Xarrera ibilaldia eginen du ekainaren 24an, San Juan egunez. Oinez doazenak 09.00etan abiatuko dira egoitzatik eta hameketakoa ere izanen dute ohiko lekuan (norberak eraman beharko du). Autobusean doazenak berriz, 11.00etan aterako dira su-hiltzaileen partetik, San Juan Xarreko mezara joateko. Gero bazkaria izanen dute Arantzako Burlada jatetxean honako menuarekin: pate, entsalada gularekin, arrain zopa, legatza, bildots errea entsaladarekin, sagar-tarta eta izozkia. Txartelak 31 eurotan eskuratzen ahal dira elkartearen ostatuan ekainaren 20ra arte. - A.A.A.

Urrotz eta Urrozen arteko senidetzea

urroz- Nafarroan bi Urroz daude: Zangotzaldeko Urrotz-Hiria (Urroz Villa) eta Malerrekako Urroz. Izen bera izan arren, elkarren ezagutza handirik ez dutela-eta, horren harira, elkar ezagutzeko senidetze besta antolatu dute. Gaur, hogei gazteko talde bat etortzekoa Iruñerritiko Urrotzetik, Malerrekako Urrozera. Goizean, gosaldu ondotik egunari hasiera emateko, herriko haurrek kanta bat dantzatuko dute. Gero, bi herrietako gazteen artean herri-kiroletako desafioa eginen dute eta, irabazlea edozein suertatzen dela ere, elkarrekin bazkalduko dute plazan. Arratsaldean hasita Hauspolariak arituko dira giroa alaitzen, bakoitzak nahi duen arte. - A.A.A.

las claves

arantza- Aurten, bigarren urtez, abuztuaren 14tik 17ra ospatuko diren herriko Amabirjin bestetako programaren azalerako lehiaketa antolatu du Arantzako Udaleko Kultura Batzordeak, herriko neska-mutikoei zuzendua. Arantzako eskolan ari diren 6 eta 14 urte bitarteko ikasleek parte hartzen ahal izanen dute eta bakoitzak nahi adina lan aurkezten ahal izanen ditu. Hori bai, kolorezkoak izan beharko dute marrazkiak eta A4 formatuan eginak.

Nahitaez agertu beharreko testua Arantzako bestak 2018. Abuztuaren 14tik 17ra izanen da. Lanak ekainaren 29ko 13.00 arte aurkezten ahal izanen dira Herriko Etxeko udal bulegoetan. - A.A.A.