Jubiloteka eta Toki Onako ikasleak Beran elkarlanean

Duela bi ikasturte abiatutako proiektuarekin segitu dute aurten ere

Aitor Arotzena - Sábado, 16 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Jubilotekako erabiltzaileak eta Toki Onako ikasleak, ‘familia’ argazkian.

Jubilotekako erabiltzaileak eta Toki Onako ikasleak, ‘familia’ argazkian. (UTZITAKOAK)

Galería Noticia

Jubilotekako erabiltzaileak eta Toki Onako ikasleak, ‘familia’ argazkian.

bera- Toki Ona institutuko 4.DBHko Baloreikasgaiko 24 ikasle eta jubilotekako 16 kide harremanetan jarri dira. Hala, ikasleaklau goizez bisitan joan dira jubilotekara eta solasaldi luzeak eduki dituzte elkarrekin. Solasaldi horietan, bertako kideek beraien bizipenak kontatu zizkieten ikasleei eta ikasleek ere beraien intereseko galderak egin zizkieten.

Hasieratik, jubilotekako kideek ilusio handiarekin eta beso zabalik hartu zituzten ikasleak. Ikasleen erranetan “hasieran eskolako lan bat bezala hartu genuen, baina beraiek ezagutu genituen egunean gogo handiak eduki genituen proiektuarekin hasteko, alaitasun eta umore handiko jendea zegoela ikusi genuen eta bagenekien hagitz ongi pasako genuela”. Eta hala izan da, bi taldeak gustura ibili dira. Adinekoen erranetan “hagitz gazte jatorrak etorri dira” eta nerabeen ustez, “hagitz solasaldi interesgarriak eduki ditugu. Maiz aditu ditugu kontrabandoko edo gerrako istorioak, baina zuri kontatzen dizutenean, lehen pertsonan bizitzen duzu”.

Baina iraganaz gain, jubilotekako kideek beraien egungo bizitza ere kontatu zieten nerabeei. Azken hauek harrituta gelditu ziren jubilotekan egiten dituzten aktibitate guztiekin, bertako kideek hagitz bizitza aktiboa dutela ikusi zuten. Ondorioz, denek aipatzen zuten beraiek ere horrelako zerbaitetan parte hartu nahiko zutela adin horietara ailegatzen direnean.

Aholkuak Solasaldien baitan, ikasleek bizitzarako aholkuak eskatu zizkieten adinekoei eta aholku on aunitz jaso zituzten, hala nola: ikastea, besta egitea, hasten den hori bukatzea, pertsona onak izatea, oraina bizitzea, duguna baloratzea, txarrenari onena ateratzea… Ikasleek adierazten dutenez “ez ditugu aise ahantziko aholku horiek”.

Bi belaunaldien artean sortutako harreman ona zela eta, azken egunean besta bat antolatu egin zen. Besta horretan, hamaiketakoa eta ikasleek gitarrarekin jotako kantak egon ziren, baina baita opariak ere. Ikasleek sorkuntza bat oparitu zuten jubilotekako kide bakoitzari eta arrunt momentu hunkigarriak bizi izan ziren opariak banatzerako orduan. Oparien artean hauexek egon ziren: argazki album-ak, erretratuak, kontatutako bizipenekin egindako ipuinak, bertsoak, olerkiak, gutunak, Aimar Olaizolaren argazkia sinatuta, lore sortak, eskuz egindako pilota dedikatoriarekin, txiste liburuxka bat, ... Eta nola ez, jubilotekako kideek ere beraiek eskuz egindako eskulan bat oparitu zuten taldeari.