Artea Bergara, ‘Irakurri, Gozatu, Oparitu’-ren azkeneko sariaren irabazle

Sábado, 16 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Artea Bergara (erdian) opari-txekea jasotzen liburutegian.

Artea Bergara (erdian) opari-txekea jasotzen liburutegian. (Argazkia: garean)

Galería Noticia

Artea Bergara (erdian) opari-txekea jasotzen liburutegian.

Estella-lizarra.Euskarazko irakurzaletasuna, literatura eta liburutegien erabilera sustatzea helburu dituen Irakurri, Gozatu eta Oparitu(IGO) izeneko egitasmoa amaitu da, maiatzako irabazlea Artea Bergara Agirre izan delarik.

Hamabi urte ditu Arteak eta Ugarren bizi da. Remontibal ikastetxeko Lehen Hezkuntzako seigarren mailara doa eta bere ahizpa Ura-rekin eta bere ama Intza-rekin etorri zen opari-txekea jasotzera, Lizarrako liburutegian ospatu zen ekitaldian.

Amama eta aitita liburuarekin (Kalandraka argitaletxekoa) parte hartu du Arteak. Irakurtzea gustatzen zaiola dio baina IGO bezalako programek eta eskolan egiten ari diren solasaldi dialogiko-ek ere irakurketa sustatzen laguntzen diotela esan du.

Orain, saria egitasmoan parte hartzen duten Lizarrako Clarin, Ino eta Irrintzi liburudendetan erabili ahal izango du, liburu gehiago erosi eta bere buruari edo maite duen bati oparitzeko.

Irakurri, Gozatu eta Oparituegitasmoa martxoaren 12tik maiatzaren 31ra arte egon da martxan Lizarran eta baita Nafarroako hainbat herri eta hiriko liburutegi eta liburudendetan. Liburudenden kasuan, egitasmoa luzatu egin zen pasa den ekainaren 15era arte. Izan ere, Lizarrako liburudendetan aukera zegoen oraindik %35eko beherapenaz gozatzeko.

Irakurri, gozatu, oparitu IGO Garean elkartea eta Euskaltzaleen Topagunearen eskutik urtero antolatzen den aktibitate kulturala da. Aurreko hilabeteetan hainbat neska eta mutil irabazi dute lehiaketaren saria.

Apirilean, Maddi Etxebeste Eskisabel izan zen sariduna, Txanogorritxu eta otso beltxuliburuari esker. Maiatzaren 4ean, ostiralean, Maddi eta bere ama hurbildu ziren liburutegira.

Ganbaran, liburuzainak eta Gareaneko ordezkari batek opari-txekea eman zioten. Pozik jaso zuen saria zazpi urteko Lezaungo neska irakurzale honek.>D.N.