Euskadiko Orkestrak Verdiren ‘Requiem’ obrarekin Baluarten denboraldiari amaiera emango dio bihar

noticiasdenavarra.com - Lunes, 18 de Junio de 2018 - Actualizado a las 13:39h

NAFARROA. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak 2017-2018 Denboraldiari amaiera emango dio bihar, arratsaldeko 20.00etan, Baluarteko Areto Nagusian kontzertu sinfoniko-koral handi batekin: Giusseppe Verdiren Requiem Mezarekin. EOSren zuzendari titular Robert Treviño maisu estatubatuarrak zuzenduko duen emanaldian Donostiako Orfeoiak ere hartuko du parte. Gainera, Treviñok Verdiren musikan aditu diren lau abeslari aukeratu ditu kontzerturako: Amanda Pabyan sopranoa, Susanne Resmark mezzosopranoa, Aquiles Machado tenorea eta Rafal Siwek baxua.