Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

NUP-ek Sormen Sarietarako beste deialdi bat egin du unibertsitateko komunitatearentzat

Poesia eta narrazioa, gaztelaniaz eta euskaraz, argazkigintza eta Campus Music modalitateak hartuko ditu

Lunes, 18 de Junio de 2018 - Actualizado a las 13:41h

Campus Music-en aurreko edizioa irabazi zuen taldearen emanaldia: Hegaz taldea.

Campus Music-en aurreko edizioa irabazi zuen taldearen emanaldia: Hegaz taldea. (UNAVARRA.ES)

Galería Noticia

Campus Music-en aurreko edizioa irabazi zuen taldearen emanaldia: Hegaz taldea.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) 2018ko Sormen Sarietarako deialdia egin du. Sariketa horren xedea da unibertsitate komunitateko jarduera artistiko eta kulturala hainbat eremu artistiko eta kulturaletan sustatzea eta hedatzea. Unibertsitate Proiekziorako eta Erakundeekiko Harremanetarako Errektoreordetzak sustatzen du lehiaketa, eta sei modalitate biltzen ditu: poesia eta narrazioa gaztelaniaz eta euskaraz, argazkigintza eta Campus Music. Lanak aurkezteko epea heldu den irailaren 28an bukatuko da.

Sormen Sarietan, unibertsitateko komunitateko kideek parte har dezakete: 2018an, titulazio ofizialetan, titulu berekietan, Esperientziaren Gelan eta Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian matrikulatuta dauden ikasleek, administrazio eta zerbitzuetako langileek eta adiskide eta ikasle ohien A3U programako kideek. Azken bost urteetako deialdiren batean sarituak izan direnak ezin dira lehiatu sarituak izan diren modalitateetan.

Bi sari emateko aukera dago kategoria bakoitzean, 500 € eta 300 €-koak;Campus Music modalitatean, berriz, 1.500 €, 1.000 € eta 500 €-koak dira sariak. Saria eman gabe uzteko aukera ere badago.

Deialdiak

Poesia lehiaketan parte hartzen dutenentzako oinarrietan ezarrita dago parte-hartzaileek argitaratu gabeko lan jatorrizkoak aurkeztu behar dituztela, hiru poesia multzotan, bakoitza gutxienez hamalau bertsotakoa, eta gehienez berrogeita hamarrekoa. Narratiba lehiaketan, lanek jatorrizkoak izan behar dute, eta gehienez ere lau orrikoak. Argazki lehiaketaren gaia librea da. Irudiak jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izango dira, kolorez edo, bestela, zuri-beltzez eta, gehienez ere, 30 x 40 cm-ko neurrikoak. Lehiakide bakoitzak hiru argazki aurkezteko aukera du, gehienez.

Azkenik, Campus Music sailean solistek eta taldeek parte hartu ahalko dute (aurkezpena egiteko unean, gutxienez kideetatik batek unibertsitate komunitateko kide izan behar du) eta emanaldia, jendearentzako ekitaldi irekian egingo da, azaroan edo abenduan, ikasgelategiko kafetegian (edo antzeko toki batean). Talde bakoitzaren emanaldia gutxienez ere 15 minutukoa eta gehienez ere 30 minutukoa izango da. Parte-hartzaile kopuruaren arabera, epaimahaiak beretzat gordetzen du lehiaketa aldian parte hartuko duten lehiakideen aldez aurreko hautaketa egiteko eskubidea, aurkezten dituzten grabazio edo maketetan oinarrituta. Talde irabazleak kontzertua eman beharko du 2018-2019 ikasturtean, Unibertsitateak erabakiko dituen egun-ordu eta tokian.

Sormen Sarietarako oinarriak Unibertsitateko webgunean daude kontsultatzeko. Lehiakideek Iruñeko edo Tuterako campuseko erregistro orokorrean aurkeztu behar dute dokumentazioa, jendearentzako orduetan, astelehenetik ostiralera, eta Kultura eta Kirol Bulegora zuzenduta, 2018ko irailaren 28ko (ostirala) 14:30ak baino lehen.