Legarreako maldako bigarren faseko lanak hasi dira

2018(e)ko ekainaren 19a, asteartea - 09:56etan eguneratua

OIARTZUN – Legarreako maldako irisgarritasuna hobetzeko lanen bigarren fasea atzo hasi zen. Hori dela eta, fase honetan Legarreako maldako zati bat itxi da ibilgailuentzat (maldaren erdialdea: Legarrea Txiki, Etxe-argia eta Herrigaina eraikinen eremua). Bitarte horretan, Fraileen Bidea erabili beharko dute bizilagunek autoz pasatzeko. Aldiz, lehenengo zatia berririki dute. – A.M.