Bertako elikagaiak identifikatu dituzte Anoetako saltokietan

'Bertakoa Bertatik' kanpaina abian jarri dute "dendek eta herritarrek egiten dituztelako ekoizleen zubi-lanak"

Miércoles, 20 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Kanpainaren bultzatzaileak.

Kanpainaren bultzatzaileak.

Galería Noticia

Kanpainaren bultzatzaileak.

Anoeta- Herritarren kontsumo ohituretan eragin nahi duen kanpaina aurkeztu berri dute Anoetan. Udalak Tolomendirekin batera abian jarri duen Bertakoa Bertatik kanpainak elikagaietan jarri du arreta “baserri biziak eta denda biziak nahi ditugulako herri bizi baten alde”. Herriko dendetan identifikaturik daude orain bertan ekoitzitako produktuak.

Hamarkadak dira Anoetak nekazaritza eta abeltzaintzan bakarrik oinarritutako herri izateari utzi zionetik, baina horrek ez du gutxitzen sektore honen garrantzia. Herri erdigunetik haratagoko begirada bat landu nahi izan dute urtebete honetan, lurralde ikuspegitik aztertu eta baserri inguruneak duen indarra argitara ateraz. Horretarako, lanketa ez dute baserritarrekin soilik egin, herritar guztiekin baizik. “Anoetan ez dugu asteroko azokarik, baina gurea bezalako herri txiki baterako merkataritza esanguratsua dugu. Herriko dendak dira herritarren eta ekoizleen arteko zubi-lana egiten dutenak eta horregatik dira kanpaina honen ardatza”, esan dute kanpainaren bultzatzaileek.

Lanketa honen berri eman zitzaien Ikastolako ikasleei eta baserrietara bisitak antolatu ziren maiatzan. “Esperientzia hark irakatsi zigun herritarren artean badela gogoa herria eta baserrien arteko zubiak eraikitzeko”, azaldu dute. - M.S.S.

etiquetas: anoeta, elikagaiak