Igantziko Biltokik 40. urteurrena ospatuko du

Larunbatean egun osoan Elutxa txaranga ibiliko da, hainbat ekintzen artean

Miércoles, 20 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Elutxa txarangak joko du egun osoan.

Elutxa txarangak joko du egun osoan. (UTZITAKOA)

Galería Noticia

Elutxa txarangak joko du egun osoan.

IGANTZI- Igantziko Biltoki Elkartearen 40. urteurrena ekitaldiz bete-betea presta-tzen ari dira, San Juan bezpera eguna aprobetxatuz. Larunbatean 10.00etan bazkideen arteko ginkana jokatuko da, joku ezberdinekin. 11.30etik eguerdira arte eta arratsaldez, Garagardo Besta izanen dute. 14.30ean bazkideen bazkaria elkartean. 20.00etan afaria plazan, norberak eramandakoarekin. 22.00etan San Juan suak plazan eta Ameli ipuin kontalaria. Egun guzian Elutxa txaranga ibiliko da, Herriko Etxeak, Biltokik eta Estankoak antolatuta. Arratsean dantzaldia Treku taldearekin.

San Juan egunez, 12.00etan izanen da San Juan Xarreko meza eta 14.00etan jubilatuen bazkaria, Baratzondon. - A.A.A.