Nafarroako Orkestra Sinfonikoa Lesakan

Miércoles, 20 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:02h

LESAKA- 1879. urtean sortutako Nafarroako Pablo Sarasate Orkestra Sinfonikoak, herrialdeko txoko guztietara ailegatzeko duen helburua betez kontzertua eskainiko du ortziralean 20.00etan Harriondoa Kultur Etxean, Lesakako Udalaren laguntzarekin. Sarrerak sei eurotan salgai daude, aitzinetik Kultur eta Turismo Bulegoan (948 63 80 07 telefonoan edo kultura @lesaka.eus helbide elektronikoan) eta egun berean Kultur Etxean. Jesus Echeverriaren zuzendaritzapean, Anna Siwek (bibolina) eta Francisco Javier Gomez (biola) ariko dira bakarlari. Sinfonía Concertante para violín, viola y orquesta K.364 (Wolfang Amadeus Mozart, 1756-1791), La oración del torero Op. 34(Joaquín Turina, 1882-1949) eta Cinco danzas gitanas Op. 55 (Joaquín Turina) joko dituzte. - A.A.A.