San Joan bezperako besta prest du Lesakako Euskara Batzordeak

Euskaraldia izanen da aurten protagonista eta Solaslagunek piztuko dute sua

Aitor Arotzena - Miércoles, 20 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Ezpata-dantzari taldeko neska-mutilek beraien saioa eskainiko dute su inguruan.

Ezpata-dantzari taldeko neska-mutilek beraien saioa eskainiko dute su inguruan. (AITOR AROTZENA)

Galería Noticia

Ezpata-dantzari taldeko neska-mutilek beraien saioa eskainiko dute su inguruan.

lesaka- Azken urteotako ohiturari eutsiz, Lesakako Euskara Batzordeak hainbat ekitaldi prestatu ditu San Joan bezperarako. Aurtengoan Euskaraldia izanen da protagonista eta Lesakako Euskaraldia taldearen laguntza ere izan dute antolaketan.

Larunbatean 20.00etan ekitaldia izanen da plazan,Guk ahoa bizi, zuek belarria prest?goiburupean. Herri Koreografia izanen da, Euskara Batzordeko kideek adierazpena irakurriko dute Euskaraldia gaitzat hartuta, “denon borondatea, ilusio, gogoa eta lana behar baitugu ekimen hau martxan paratu eta azken helburua lortzeko”. Biziberrituz euskara kanta abestuko dute, trikitilariekin eta Bortzirietako Bertso Eskolak ere kantatuko du. 20.30ean Solaslagunak izanen dira aurten sua pizteko arduradunak, nolabait egitasmo honek laburbiltzen baitu Euskaraldia ekimena ere, “belarriak prestatuz lehen urratsa eman zuten eta gaur egun ahobizi izateko eta mingaina zorrozteko astero elkartzen dira”. Euskara Batzordeak bi su piztuko ditu plaza inguruan (handia eta ttikia) eta horietaz bakarrik arduratuko da.

Ondotik, ezpata-dantzari-taldeko neska-mutilek beraien saioa eskainiko dute eta 21:00etan herri afaria eginen da. Beti bezala, norberak bere afaria eraman beharko du eta Euskara Batzordearen kontura izanen dira mahaiak eta aulkiak. Plazan bertan bokatak eta edariak izanen dira. Zozketak ere eginen dituzte eta 22.00etan dantzaldia izanen da Jeiki Hadi taldearekin.

11 bortziritar Euskaraldiarekin bat bideoa ere egun horretan aurkeztu nahi lukete jendaurrean.

Ikasturte bukaera Irain eskolako Guraso Elkarteak antolatutako ikasturte bukaerako Besta ospatu zuten larunbatean. Tailerrak eta Herri Kirol erakustaldia izan zituzten Igantziko gaztetxoen eskutik. Ondotik, soka-tiran tiraldi politak egiteko aukera izan zuten, Beti Gazteren laguntzarekin. Eguerdian eskolan bazkaldu ondoren, musika izan zuten.

Igande honetan,Tantirumairu ikastolak ospatuko du urte bukaera. Goizean jaialdia eta bazkaria izanen dute.