‘Udaburua eta euskal mitologia’ hitzaldi kontatua

Miércoles, 20 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:02h

bera- Udaburua eta euskal mitologia hizpide hartuta, hitzaldi kontatua eskainiko du euskaraz Ixabel Millet ipuin kontalariak ortzegunean 19.00etan Berako Beralandetan. “Ekainaren 23an, Euskal Herriko xokoetan suak pizten dira. Baina zer ospatzen da? Eta zergatik su bat piztuz? Euskal Herriko antzinako tradizio bat non, euskal mitologia hor!”, dio Milletek bere aurkezpenean. Hitzaldi kontatu honetan, San Joan suak eta euskal mitologiaren arteko loturari begirada bat emanen diote, suaren sinbologia aztertuz eta suak euskal mitologian duen tokia begiratuz. Kontalariaren eskutik izanen direnez, ipuin, mito eta istorioak agertuko dira, ziurrenik, sugarren artean. IXabel Millet (Paris, 1958), 23 urterekin etorri zen Euskal Herrira eta gaur egun Etxalarren bizi da. - A.A.A.