EH Bilduko 53 alkategai proposatu dituzte herritarrek

2018(e)ko ekainaren 20a, asteazkena - 10:44etan eguneratua

VILLABONA – Herritarrek udal hauteskundetarako EH Bilduko hautagaiak proposatzeko aukera izan zuten igandean Gurean zineman ekindako ekitaldian. Ehundik gora herritarrek parte hartu zuten eta 53 hautagairen izenak sartu zituzten kutxan. EH Bilduk oso balorazio positiboa egin du eta datozen hilabeteetan alkategai izateko proposatuak izan diren pertsona guztiekin hitz egiteko konpromisoa hartu dute. Iraila edo urrian alkategaia hautatzeko azken prozesua zabalduko dutela iragarri dute. – M.S.S.