Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Noaingo Martxa memoria historikoa berreskuratzeko

Ekainaren 30ean ospatuko da Nabarralde Fundazioak antolatutako XXVII. edizioa ‘Utrimque roditur’ lelopean

Jueves, 21 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Ezkerretik eskuinera antolatzaileak: Jose M. Martínez, E. Uliberena, A. Rekalde eta M. Pérez.

Ezkerretik eskuinera antolatzaileak: Jose M. Martínez, E. Uliberena, A. Rekalde eta M. Pérez. (Foto: Iñaki Porto)

Galería Noticia

Ezkerretik eskuinera antolatzaileak: Jose M. Martínez, E. Uliberena, A. Rekalde eta M. Pérez.

iruña- Nabarralde Fundazioak, Getzeko Kontzejuaren eta Noaingo zein Galar Zendeako Udaletxeen laguntzarekin antolatzen duen Noaingo Martxaren edizio berria ekainaren 30an ospatuko da, eta Utrimque Roditur izango du lema nagusitzat, Karlos IV. Vianako Prin-tzeak bere ezkutuan zeraman esaldia. Martxak bete-betean egiten du bat Nabarralderen helburu nagusiarekin, hau da, gure subjektu politikoaren ibilbidearen interpretazio eta berreskurapena, gure identitate kolektiboa ezarri eta sekula kontatu ez diguten errelatoa osatzea. Hala, Martxak bigarren gertakari bat ekarriko du gogora: Nafarroako defentsa-lerroa osatzen zuten gazteluen suntsiketaren hasiera.

Nabarraldek 20 urte baino gehiago antolatzen daraman ekitaldiak Noain eta Getze arteko ibilbidea egingo du. Akabera, beti bezala, 1521eko Noaingo bataila gogoratzen duen Joxe Ulibarrenaren monumentuan izanen da. Aurtengo kartela Tasio marrazkilariak egin du, bera izango baita edizio honetako pregoilaria.

Martxak bete-betean egiten du bat Nabarralderen helburu nagusiarekin, hau da, gure subjektu politikoaren ibilbidearen interpretazio eta berreskurapena, gure identitate kolektiboa ezarri eta sekula kontatu ez diguten errelatoa osatzea. Hala, Martxak bigarren gertakari bat ekarriko du gogora: Nafarroako defentsa-lerroa osatzen zuten gazteluen suntsiketaren hasiera.

Edizio honetan, Nabarraldek Noaingo eta Getzeko Udaletxeen eta Galarreko Kontzejuaren laguntza izan du antolakuntza lanetan.

egitarauaAurtengo martxa Noiaingo Guduaren plazan hasiko da, goizeko hamarretan. Han, joaldunek, Zendeako abesbatzak eta Ardantxeta Dantza Taldeak hasiera emango diote ekintzaz beteriko jardunaldiari. Ordu erdi beranduago, martxa abiatuko da eta hogei minutu beranduago geldialdi bat egingo du makaldian. Bertan, ekintza gehiago izango dira 11:15etan Getzera iritsi eta monumentura igo arte. Lore eskaintza eta aurreskua izan eta gero, ordu bietan Getzen bazkaria egongo da. - J. Aristu