Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketako izen ematea zabalik dago

2018(e)ko ekainaren 21a, osteguna - 10:41etan eguneratua

ORDIZIA – Ordiziako Argi Berri elkarteak 27. Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketa antolatu du aurten. Bertan parte hartu nahi dutenek uztailaren 1a arte izango dute epea. Gaztetxoen, gazte eta helduen maiak egongo dira aurten ere. Gaztetxoentzako gaia Asko maite zaitut izango da eta beste biena librea izango da. Neurria eta doinua guztientzat libreak izango dira. Lanak aitor-c@aek.org edo Argi Berri elkartera bidali ahalko dira. – M.A.