Yrisarriko bestak asteburuan izanen dira

Palioa zaldi lasterketaren 4. edizioa eginen dute larunbatean

Viernes, 22 de Junio de 2018 - Actualizado a las 07:23h

IGANTZI- Yrisarriko bestak ospatuko dituzte asteburuan Irrisarri Land-en. Gaur 10.00etan Bidasoaldeko ostalarien bilkura eta bisita gidatua eginen dute. 12.00etan aperitiboa eta gero agintarien bazkaria. 16.30ean Palioko zozketa. 17.00etan bestei hasiea emateko altxaferoa.

Larunbatean 08.00etan diana. 12.00etan Arku Tiro txapelketa. Arratsaldean, toka txapelketa, Irisarriko Jautsiera txapelketa Sari Nagusia eta IV. Irisarriko Palioa Sari Nagusia, zaldi lasterketa. 22.00etan San Juan sua.

Igande goizean, diana. Yrisarriko IV. Artzain zakur txapelketa eta meza San Juan Xarren. Bazkaria bertsolariekin eta arratsaldean dantzaldia eta mus txapeketa. - A.A.A.