Sorgin bilkura izango da San Joan bezpera ospatzeko

2018(e)ko ekainaren 23a, larunbata - 12:53etan eguneratua

 URNIETA – Urtero bezala San Joan gaua ospatuko da gaur Urnietan eta hainbat ekintza antolatu dituzte horretarako. Gaueko 22.00etan sorginen bilkura eta dantzaldia izango dira San Joan plazan. Ondoren, Buruntzantzanek girotuko duen kalejirak hartuko du lekukoa. Segidan, sorgin dantzaz eta akelarreaz gozatzeko aukera egongo da Plazido Muxika plazan, eta azkenik, 22.30 inguruan sua piztuko da eta erromeria izango da Txanbolin txistulari bandarekin. – A.M.

etiquetas: san joan, sorgin