Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra
Josetxo Ezkurra erremontista

“Lan gogorra egiten ari gara erremontearen egoera hobetzeko”

Josetxo Ezkurra erremontista gure eskolako tutorea izan da ikasturte honetan. Berarekin hizketan aritu gara, kirolaz eta irakaskuntzaz.

San Migel I.P. - Domingo, 24 de Junio de 2018 - Actualizado a las 08:27h

Galería Noticia

etxeko berriak

doneztebe- 2017/18 ikasturtean, Doneztebeko erremontista profesionala den Josetxo Ezkurra gure eskolako 6.mailako ikasleen tutorea izan da eta berari galdera batzuk egiteko aukera izan dugu. Hauxe da Josetxok pilota eta irakaskuntzari buruz kontatu diguna.

Zenbat urterekin hasi zinen erremontean jokatzen?

-Erremontean hasi aurretik laxoan jokatzen ibili nintzen. Pilotari jo-tzeko modua ia antzekoa da eta egun batean, 15 urte nituela, laxoa partidu bat jokatu ondoren erremontean hasteko proposatu zidaten.

Zerk animatu zintuen erremontista izaten?

-Kirol ikusgarria da baina batez ere nire osaba Koteto Ezkurra erremontean jokatzen ikusteak.

Nor izan da pilota munduan zure idoloa?

-Bai pilota munduan bai kirol munduan nire idoloetako bat Koteto Ezkurra da, osaba izateaz gain erremontista bikaina baita.

Profesional mailan, irabazi al duzu txapelarik?

-Bi txapel irabazi ditut, baina ez dira txapelketa garrantzitsuetan izan. Zoritxarrez binakako txapelketan hiru aldiz iritsi naiz finalera, baina hiruetan kale.

Buruz buruko txapela noizbait irabaziko bazenu nori eskainiko zenioke?

-Nire hurbilekoei dudarik gabe, bereziki nire ama, nire neska eta zoritxarrez mundu honetatik duela gutxi joan ziren nire atautxi eta amatxiri.

Ez dira garai onak erremontearendako, uste al duzu galtzeko arriskuan dagoela?

-Azkenaldian erremontearen egoera ez da guk nahiko genukeena, krisiak eragina izan du eta ez dugu beste kirolak izan ditzaketen laguntzarik. Hala ere, lan gogorra egiten ari gara denon artean egoera hobetzeko.

Orain gure eskolako tutorea zara baino San Miguel eskolako ikasle ohia ere bazara, asko aldatu al da eskola?

-Egia esan oso antzekoa da. Pixka bat modernoagoa (portatilak, arbela digitalak…) baina gutxi aldatu da.

Zaila egiten zaizu erremontean jolastu eta aldi berean irakasle izatea?

-Nire kasuan nahiko erraza izan da, bi lanen ordutegiak erraz tartekatzen ahal dira eta.

Klaseak emateko, zein arlo dituzu gustukoen?

-Matematika. Beti gustatu izan zaizkit eta oso gustuko ditut kalkuluak eta matematikarekin zerikusiak dituzten gauzak egitea.

Nortzuk dira eskertuagoak, pilotalekuko ikusleak edo gelako ikasleak?

-Biak antzeko, gustuko zerbait eginez gero txaloak. Bestalde, gustuko zerbait egiten ez bada oihuak.

Zerekin uste duzu zarela artistago erremontearekin edo klarionarekin?

-Hori nire “publikoak” baloratu beharko luke. Baina ondo moldatzen naiz bietan.

Ikasturte honetan, ikasleekin, Izabako Eski Kanpainan parte hartu duzu, zer iruditu zaizu esperien-tzia?

-Nekagarria izan arren oso esperientzia ona izan da, errepikatzeko modukoa.

Zer da zailago, gaizki jarri den partidu bati buelta ematea ala gelako ikasle bihurri bat zuzentzea?

-Ikasle bihurriak zuzentzeko denbora gehiago behar da, batzuetan urteak, beraz partiduari buelta ematea errazagoa dela esango nuke.