Autodefentsa ikastaroa larunbatean

Miércoles, 27 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:02h

lesaka- Autodefentsa ikastaroa antolatu du Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Nafarroako Berdintasun Institutuak lagunduta. Ekainaren 30ean eginen dute, larunbatean 10.00etatik 14.00etara Harriondoa Kultur Etxeko Zumarra aretoan. Era guztietako eraso sexistak identifikatuko dituzte, ahalduntzearen beharraz solastu eta erasoei aurre egiteko autodefentsa tailerra eta erasoei aurre egiteko urratsak ikasiko dituzte. Izen-ematea 948 63 50 36 telefonoan egin daiteke ortziralea bitarte. - A.A.A.