‘Electroband’ eskainiko du Musika Bandak

Miércoles, 27 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:02h

lesaka- Azken urteotako ohiturari eutsiz, Sanferminen aitzineko asteburuan emanaldi berezia antolatu du aurten ere Musika Banda. Oraingoan Electroband emanaldia antolatu du Mikel Iriartek zuzentzen duen bandak, larunbat eguerdiko 12etan hasita. Ostatuz ostatu (Zialdo, Koxkila, Kasino, Irubide) ibiliko dira, ostatu bakoitzaren atarian kontzertu ttikiak emanez. Musika bandatik jakinarazi dutenez, joan den urteko abenduaren 30ean Pepito Yanciren omenez Harriondoan eskaini zuten kontzertuaren DVDak ere salgai jarriko dituzte larunbateko emanaldietan. - A.A.A.